Euskadik 2021-2027 EGEF programan esleitutako 165m euroak eraldaketa Teknologiko/Digitalean eta Energetiko/Klimatikoan inbertitzea planteatu du

2022-04-14

Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) 165.679.209 euroko baliabideak esleitu dizkio Euskadiri 2021-2027 Programa Eragilerako. Aurreko aldian, 2014-2020 EGEF programa eragileak 179.129.007 euroko zuzkidura izan zuen hasiera batean, eta, pandemiaren ondoren, REACT-EBko 319.148.469 euro gehitu zitzaizkion. Eusko Jaurlaritzak 2021-2027 aldirako esleitutako Urte Anitzeko Finantza Esparruko kohesio-funtsak programatzeko egin duen planteamendua EGEF funts guztiak eraldaketa teknologiko/digitala nahiz eraldaketa energetiko/klimatikoa bultzatzean kontzentratzea da.

Hori guztia, Europako Gizarte Funtsaren baliabideak + Europa sozialagoa eta inklusiboagoa lortzeko helburuan biltzen diren testuinguru batean, gizarte-eskubideen Europako zutabea aplikatuz, gizarte-eraldaketa bultzatzeko.

Eusko Jaurlaritzak 2021-2027 Kohesio Funtsak Kudeatzeko Euskal Esparru Estrategikoan jaso ditu Euskadirentzat datozen urteetan planteatutako erronka nagusiak eta horiei aurre egiteko estrategien definizioa. Dokumentu horri esker, 2021-2027 aldirako Euskadiko EGEF Programan jarraitu beharreko estrategia oinarritu eta justifikatu ahal izango da.

Herenegun, asteartea, eta 45 egun balioduneko epean, Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri zituen 2021-2027 aldirako Euskadiko EGEF programaren proposamena eta ingurumen-azterketa estrategikoa. Dokumentazio hori aurrez aurre kontsultatu daiteke Ekonomia eta Ogasun Sailean (Kohesio Politikako eta Europako Funtsetako Zuzendaritza), baita Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere (www.euskadi.eus).

2 iruzkin
  • 2022-04-14

    Era berean, bioadierazle gehiagotan inbertitzea, gailu adimendunetatik irakurrita ibilbide seguruagoak eta osasungarriagoak egin ahal izateko. Segurtasunez, ezbeharretan erori ez dadin

  • 2022-04-14

    Invertir igualmente en más bioindicadores que leídos desde dispositivos inteligentes permitan realizar itinerarios más seguros y saludables. Con toda seguridad no quepa engaño lleve al calvario.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko