Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Carlos Aguirre sailburuak Aurrezki Kutxen Lege Proiektua aurkeztu du Ekonomia Batzordean

2011.eko urriak 04

Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak EAEko Aurrezki Kutxen Lege Proiektua aurkeztu du Eusko Legebiltzarreko Ekonomia Batzordean. Proiektu hori uztailaren 12an onetsi zuen Gobernu Kontseiluak, eta Legebiltzarreko izapideen fasean dago orain.

Lege-proiektu hau ez da Estatuko araudiaren transposizio hutsa. Beste helburu batzuk ere lortu nahi dira proposamen honekin, eta lau atal azaldu dira jarraian helburuok laburbiltzeko:

1. Gure aurrezki-kutxetako gobernu-organoen profesionaltasuna bermatzea.

2. Kutxetan biltzen diren interes-talde ezberdinen ordezkaritza berria eratzea, proportzionaltasun osoko irizpideak ezarriz organoetako kideak hautatu eta izendatzean.

3. Eredu berriari egokitzeko egutegi eta epeak ezartzea.

4. Kudeaketa-eredu berrietara igarotzeko irizpide eta formulak ezartzea, babes-sistema instituzionalen edo jarduera zeharka garatzearen ondorioz.

 

Aurkeztu den EAEko Aurrezki Kutxen Lege Proiektuak Zioen azalpena eta hiru titulutan taldekatutako hirurogeita hamalau artikulu ditu, baita xedapen gehigarri bat, sei xedapen iragankor, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ere.

 

Lege honen xedea da egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan daukaten aurrezki-kutxak arautzea, baita egoitza Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten aurrezki-kutxek EAEn egiten dituzten jarduerak arautzea ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Aguirre