Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan akordioa lortu dute Diru-bilketaren itxieraren aurreikuspenetan

2011.eko urriak 14

Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua gaur goizean elkartu da eta bertan ere hiru ahaldun nagusiak eta Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua izan dira

2012ko Aurrekontuei begira dauden baldintza ekonomikoak «nahiko gogorrak» dira Carlos Aguirre sailburuaren arabera, datorren urteko ekitaldia ere ez baita «ona» izango, esan du. Den den, sailburuaren iritziz ez da beharrezko izango 2012rako aurreikusita zegoen gastuaren muga aldatzea.

Gobernuak eta Foru Aldundiek hitzartu dituzten itxiera aurreikuspenen arabera euskal ogasunek 11.690 milioi euro bilduko dituzte aurten, hau da, 2011ko kontuetako aurrekontuetan sartu ziren ia 800 milioi euro baino gutxiago.  Halaxe hitzartu dute gaur, Gasteizen egin den Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan (HDEK). Bertan, Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua eta hiru euskal lurraldetako ahaldun nagusiak ere izan dira.

Bileran, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako diru-bilketaren itxiera aurreikuspena ezarri da. Zenbatekoaren kalkulua 11.690 milioi eurokoa izan da, hots, aurtengo kontuetako aurrekontuetan sartu zena baino ia 800 milioi euro gutxiago.
Hala, 2011ko bukaeran Bizkaian bildutako diru-kopurua 6.129 milioi eurokoa izango litzateke, eta Gipuzkoakoa eta Arabakoa, berriz, 3.688 milioi eta 1.872 milioikoa, hurrenez hurren. 2012rako egindako aurreikuspenen arabera 12.116 milioi euro bilduko lirateke. Horietatik,  6.369 milioi euro Bizkaiari dagozkio, 3.837 milioi Gipuzkoari  eta azkenik,  Arabak 1.909 milioi euro bilduko lituzke.  Aguirre sailburuaren ustez, zenbateko hau «ez da nahikoa» herri-kontuen iraunkortasuna bermatzeko.

Opor fiskalak

Bestalde, gaur, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan hitzartu denaren arabera, Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzari dagokion eta orain arte berreskuratu diren pizgarri fiskalen zatia itzuli beharko diote, EB-k legez kanpokotzat jo baititu.  Foru Aldundi bakoitzak, bere garaian “opor fiskalak" delakoei etekinak atera zizkieten enpresek itzuli dieten kopuruaren %70 eman beharko dio Eusko Jaurlaritzari.

Rover auzia

Era berean, gaur, estatuko Ogasunari Rover auziko diru-sarrerak itzultzea ezarri da.  Eusko Jaurlaritzak eta foru gobernuek, kasu hau dela eta emandako epaiak ezartzen dituen 435 milioi euroak itzuli nahi dituzte, hiru urtean; epe bakoitza kopuru guztiaren herena izango litzateke eta 2011n, 2012an eta 2013an betearaziko lirateke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)