Berriak Lehendakaritza
qrcode

Euskadik 2050ean zero isuri izateko konpromisoa duela berretsi du Lehendakariak

2022-04-11
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Iñigo Urkulluk Basque BioDesign Center inauguratu du Gueñesen, ekonomia zirkularrari aplikatutako teknologia eta diziplina berrietara bideratutako zentroa

Lehendakariak berretsi du Euskadik 2050. urtean karbono-isuririk ez izatera iristeko konpromisoa duela. Javier Hurtado sailburuarekin batera, Iñigo Urkulluk Basque BioDesign Center inauguratu du gaur eguerdian Gueñesen (Bizkaia). Zentro berritzaile horrek ekonomia zirkularrari aplikatutako teknologia eta diziplina berriak garatzen ditu, birsortze-jardunbideak ikertuz.

Zentro berriari dagokionez, lehendakariak adierazi du gaur egungo erronkei irtenbideak proposatuko dizkiela zentro horrek, hala nola klima-aldaketari, kontsumo baxuko fabrikazioari, baliabide naturalen murrizketari eta giza eta ingurumen-osasunari.

“Gure helburu partekatua da tokiko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta Gueñesen eta Enkarterriko eskualdean Landa Garapen Iraunkorreko eremua sendotzea” esan du.

2050ean karbono isuririk ez sortzeko erronkari dagokionez, Lehendakariak ziurtatu du Euskadin ekonomia produktiboaren deskarbonizazio-prozesuak bizkortzen ari direla, eta, aldi berean, sinetsita dagoela bioekonomiak, ekonomia zirkularrak, energia garbiak sortzeko eta kontsumitzeko soluzioek, hala nola hidrogenoak, klimaren neutraltasuna lortzea ahalbidetuko dutela.

Hitzaldiaren beste une batean, Basque Green Deal izeneko apustua aipatu du. Garapen ekonomiko bidezko eta jasangarrirako euskal eredua da hori, eta industria eta teknologia ditu ardatz nagusi.

Amaitzeko esan du aukera bat dela ekologia, ekonomia eta berrikuntza batuz balio ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa sortzeko. Basque Design Center-en garatuko den aukera bat. 

Basque Design Center-a

Enkartur-ek bultzatuta –eremu horren garapen turistiko eta ekonomikorako agentziak, hain zuzen– Basque Design Centerrek ekonomia zirkularrari aplikatutako teknologia eta diziplina berriak garatuko ditu, birsortze-praktiken ikerketaren bidez, eta masterclass, tailerrak eta ekintzailetza-ekimenen laguntza bilduko ditu. 

Diseinu iraunkorraren industriari aplikatutako material berriak garatzeko eta ikertzeko “laborategia” da.

 

2 iruzkin
  • Argazkia erabiltzaile
    2022-04-16

    Hondamendi naturalak suntsitzeak eta klima-aldaketari gatazkan dauden eremuak gehitzeak agerian uzten du zenbat baliabide xahutu diren ingurumen-inpaktuarekin.

  • Argazkia erabiltzaile
    2022-04-16

    La devastación de los desastres naturales y sumado al cambio climático zonas en conflicto hace ver la cantidad de recursos malgastados con impacto ambiental.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak