Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak akreditazio-txartel berriak banatu dizkie Euskadiko boluntarioei

2022-04-09
  • Agiria doakoa da, eta Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman integratuta dauden kolektiboen balioa nabarmentzen du
  • Bestalde, larrialdiekin eta babes zibilarekin lotutako egoerei erantzuteko orduan betetzen duten erantzukizuna indartzen laguntzen du

Eusko Jaurlaritza akreditazio-txartel berriak banatzen hasi da Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako Euskadiko boluntario-elkarte eta lankidetza-erakundeetan integratutako pertsonei. Doakoa den agirian ofizialki nabarmentzen da kolektiboak babes zibilaren arloan egiten duen lana.

Agiria duten pertsona guztiek larrialdietako nahitaezko eta oinarrizko formakuntza-ikastaro bat egin dute Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian.

Identifikazio-txartel horretan Larrialdiei Aurre Egiteko Erakundearen bereizgarria da elementu nagusia, eta, horrez gainera, boluntarioaren izen-abizenak, NANa, dagokion erregistro-zenbakia, bere argazki digitalizatu bat, kide den elkarte, erakunde edo udalerriaren izena, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordearen sinadura digitalizatua eta dokumentua noiz igorri den agertzen dira.

Ekimenak 2014ko ekainean emandako Aginduan du jatorria. Agindu hura bat dator urtarrilaren 19ko 24/2010 Dekretuarekin, herritarrek Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman lankidetzen aritzen diren erakundeetan parte hartzea arautzen, sustatzen eta bultzatzen duenarekin, bai eta Larrialdiak Kudeatzeko Legean xedatutakoarekin ere.

Dekretu horrek beharrezko trebakuntza, prestakuntza, identifikazio eta ekipamenduekin lotutako oinarrizko alderdiak mugatzen ditu, ezinbestekoak direnak Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sisteman koherentziaz parte hartzea bermatzen duen gutxieneko homogeneizazioa egon dadin.

Orain banatu diren txartel hauekin, jada 520 izango dira Eusko Jaurlaritzak boluntarioei emandako akreditazio-txartelak.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-04-19

    Autobabeserako plan bizi gehiago garatzea, mugaketen arabera, muturreko klimak sor ditzakeen alternatiben bidez, kutsadurarekin patogenoek aurrera egin ez dezaten eta halabeharra sor ez dadin, gehiago ugaritu daitezke; neurri prebentiboak, neurri egokienak, erreaktiboen aldean, gero deitoratu egin behar dira. Joan-etorrien distantzia murrizten saiatzeak inpaktua dakar, hobeto aktibatzen da tokitik pertsonara urratsez urrats, prebentzio- eta higiene-distantziak neurriekin gordez. Komeni den moduan aktibatzeko eremuak ausaz aukeratuta egon daitezke espazioan, eta bereizita, ez eman intrusiorik edozein arrazoirengatik.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2022-04-19

    Desarrollar más planes autoprotección vivos en función acotecimientos puedan venir clima extremo con alternativas no suponga fatalidad ni avance de patógenos con la contaminación pueden proliferar más, medidas preventivas en la mejor medida frente a reactivas después tener que lamentar. Procurar reducir distancias desplazamientos suponen impacto, mejor activación paso a paso persona a persona desde lo local guardando las distancias preventivas e higiene con medidas. Zonas de activación a conveniencia puedan estar aleatoriamente seleccionadas en el espacio y separadas no dé facilidades intrusión por cualquier motivo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak