Euskal ekonomiak hazkunde sendoko eremuan jarraitu zuen martxoan, inflazio handiak kontsumo pribatuan izan dituen ondorioengatik bederatzi hamarreneko beherakada izan badu ere

2022-04-07

Euskal ekonomiak “hazkunde sendoko” eremuan jarraitu zuen martxoan, 100 puntutik gorako tartean geratu baitzen. Joan den hilabetean, zehazki, 131,2 puntura iritsi zen, eta, beraz, balioa otsailean baino zazpi hamarren txikiagoa izan zen (131,9 puntu otsailean). Beherakada txiki hori kontsumo pribatuaren dinamismo txikiagoaren ondorioa da, inflazio handiaren ondorioak nabaritzen hasi baitira, Ekonomia eta Ogasun Sailaren martxoko termometroan gaur bildutako datuen arabera.

Balantze horretan, halaber, inbertsioaren hazkunde-erritmoa ere moteldu egin dela ikus daiteke, neurri txikiagoan bada ere. Eskaintzari dagokionez, kontsumoari lotutako zerbitzuetan moteldu da gehien hazkundea. Industriak eta eraikuntzak, berriz, aurreko hilabeteko erritmoari eutsi diote.

Azken hilabeteetan, euskal ekonomiaren termometroak hazkunde sendo hori egiaztatu du. Zehazki, 131,6 puntura iritsi zen urtarrilean, hau da, hiru hamarreneko igoera izan zuen abenduarekin alderatuta (131,3 abenduan), eta zortzi hamarrenekoa 2021eko azaroko balioarekin alderatuta (130,8 puntu urte horretako azaroan).

Adierazle hori 42,1 punturekin hasi zen 2021eko urtarrilean (beherapena), eta gora egin zuen etengabe hurrengo hilabeteetan. Martxoan (67,2 puntu) “hazkunde moteleko” eremuan sartu zen, eta hurrengo hilabetean, berriz, 138,1 punturekin, “hazkunde sendoko" eremuan. Harrezkero, eremu horretan jarraitu du.

Termometroa hilean behin egiten da euskal ekonomiaren 100 adierazle baino gehiagotan oinarrituta, eta hilabete bakoitzeko lehen egunetan argitaratzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan