Javier Hurtado sailburua elkarrizketatuko dute Onda Vascan

2022-04-13

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua elkarrizketatu dute gaur Onda Vascan, Aste Santuko eta udako aurreikuspen turistikoak eta merkataritzak eta kontsumoak egungo egoeran izan duten bilakaera aztertzeko.


Sailburuak oso positibotzat jo ditu Aste Santurako aurreikuspenak, okupazioaren % 80 eta % 90 bitarteko zifrekin. Sailburuak gogorarazi du nazioarteko turismoan hazten jarraitzea dela oraindik erronka.

Era berean, merkataritzara bideratutako hurrengo laguntzak azaldu ditu, "20 milioi eurokoak, merkataritza sektoreari laguntzeko eta Ukrainaren inbasioak eragindako egoera ekonomikoa arintzeko". 15 milioi euro izango dira krisiak gehien kaltetutako azpisektoreentzako zuzeneko laguntzetan, zehazki ehungintzari eta etxeko ekipamenduari. Gainera, gutxienez 5 milioi euro bideratuko ditugu tokiko merkataritzan kontsumorako bonuetarako, zehazki mikro eta enpresa txikietarako, eta gainerako erakundeak atxiki ahal izango zaizkie.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak