Beatriz Artolazabalek Korrika2022 lasterketaren kilometro bat korritu du Bilbon euskararen eta aniztasunaren alde

2022-04-06

19: 40an, eta Bilboko Unibertsitate etorbideko Arrupe zubitik abiatuta, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak kilometro bat egin du Korrika 2022an euskararen eta aniztasunaren alde.

Artolazabalek Lidia Kinson Buetorekin partekatu du lekukoa. Kinson Bueto bitartekari sozial eta kulturala da, feminista, Mundu Libre eta Solidarioaren idazkaria eta Afrika Egunaren antolatzailea. Kilometroa Afrikako eta Ameriketako hainbat kolektibotako danbor eta tinbalen erritmoan egin da.

Sailburuak eta Lidia Kinson Buetok Hamaika Kolore elkarteko ordezkariei eman diete lekukoa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak