Auzolandegiak programak eskaintza zabaldu du, eta 14-30 urteko gazteek parte hartu ahal izango dute
- Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak 12 auzolandegi antolatu ditu Euskadin, 295 plazarekin, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez.
- Bi auzolandegi adingabeentzat (14-17 urtekoentzat) izango dira, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako plazak egongo dira Euskadiko auzolandegi gehienetan
- Adingabeek, halaber, auzolandegi bat egin ahal izango dute Nafarroan, Euroeskualdearen esparruan; hogeita bost plaza gehigarri izango dira
- Euskadiko auzolandegiak uztailean eta abuztuan egingo dira honako herri hauetan: Arraia-Maeztu, Laudio, Sopuerta, Gorliz, Lekeitio, Murueta, Bilbo, Muxika, Alonsotegi, Erandio, Lemoa eta Bergara.
- Aurreinskripzioak apirilaren 1etik 26ra
- Beatriz Artolazabal: “Gazteentzako ekimen berriak sartzen ditugu: Garapenerako Lankidetza Sariak; klima-aldaketaren erronkei buruzko eztabaidak; gazteak eta adinekoak elkartzeko espazio berrien beharra eta emantzipazioa sustatzea”.
Gorliz, 2022 04 06
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzaren Auzolandegiak programak jatorri desberdineko gazteek beren borondatez eta eskuzabaltasunez 15 egunetan gizarte-proiekzioko eginkizun batean parte har dezaten sustatzen du. 2022. urtean, Gazteria Zuzendaritzak parte-hartzaileen adin-tarteak zabaldu ditu, eta Gorlizen 14-17 urteko gazteek ere parte hartu ahal izango dute.
2022ko edizioan, 12 auzolandegi antolatu dira Euskadin, eta haietako bi 14-17 urteko adingabeentzat izango dira, Gorlizen eta Arraia-Maeztun, hain zuzen ere. Beste bi auzolandegik –Muxikakoak eta Muruetakoak– nazioarteko izaera izango dute, eta Euskadiko eta beste herrialde batzuetako gazteek hartuko dute parte. Gainerako auzolandegietan, berriz, Euskadiko eta beste autonomia-erkidego batzuetako gazteek hartuko dute parte. Plazak, Euskadin ez ezik, beste eskualde eta herrialde batzuetan ere eskainiko dira. Auzolandegi bakoitzeko arauen arabera, 18-30 urteko gazteek parte hartu ahal izango dute.
Auzolandegiak programaren barruko beste berritasun bat Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa (ABEN) Euroeskualdearen esparruan egingo den lehen auzolandegia da. Hiru eskualdeetako 25 gaztek abuztuaren hasieran Lekarozen (Nafarroa) egingo den auzolandegian parte hartuko dute.
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, 2022an Gazteen Europako Urtea ospatzen den honetan, gazteei zuzendutako beste jarduera batzuk sartzen ari gara: duela egun batzuk, Eusko Jaurlaritzaren Garapen Lankidetzarako Sari berriak banatu genituen, hots, "Erronkaren Globalen Aurrean", Gazteak Martxan, Olabeagan; aste hauetan, dozenaka gaztek eztabaida egiten dute, Eusko Jaurlaritzaren EGK, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren eta Euskadiko Gazteriaren arteko lankidetza-ziklo batean.
Horrez gain –gehitu du Beatriz Artolazabalek–, gazteen eta adinekoen topaketarako espazio berriak sortzeko beharra helarazi diogu Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluari Bruselan, autonomia-erkidego guztien ordezkari gisa; emantzipazioa sustatzeko programak lantzen ari gara; eta 14 urtetik beherakoei parte hartzeko adina zabaltzen diegu Baztanen, Maeztun eta hemen, Gorlizen, hiru auzolandegitan. Adingabeentzako bi eremu horiek programa pilotu bat izango dira.
Nagore Utxupi, Gorlizko alkateak, zehaztu duenez, “Gorlizko auzolandegia zubia berreraikitzen eta Urezarantzako harri-garbitegia berreskuratzen arituko da. Horrela, taldea osatzen dutenek sakonki ezagutuko dute gure herria, eta hartzen gaituen ingurunearen zaintzan laguntzeko premian inplikatuko dira. Gorlizek 5.500 biztanle ditu, eta udaro laukoiztu egiten da. Auzolandegien egun horietan, Agirre eta Elurretako Andra Mariaren jaia biziko da. Azkenaldian hondartzako hareatza eta dunak berreskuratu ditugu. Errepide bat kendu du, ostalaritzako establezimenduak berrantolatuz. Mugikortasun urriko pertsonentzako sarbide bikainak ditu hondartzak”.
Eusko Jaurlaritzaren auzolandegietan aurreinskripzioa egiteko epea datorren apirilaren 1ean hasi eta hilaren 26an amaituko da, eta helmugak hautatzeko zozketa hilaren 27an egingo da. Inskripzio-txandak maiatzaren 2an argitaratuko dira, gutxi gorabehera, eta plazaren inskripzioa/hautaketa maiatzaren 5etik aurrera egingo da.
Aurten, berriz ere, aurreinskripzioa eta inskripzioa baliabide elektronikoen bidez egingo da. Horregatik, prozesu osoa egiteko BakQ txartela (edo identifikazio elektronikoko beste edozein baliabide) lortzea gomendatzen du Gazteria Zuzendaritzak. Prozesu osoa www.gazteaukera.euskadi.eus webgunearen bitartez egin ahal izango da.
Euskadin, guztira 295 plaza eskainiko dituzten auzolandegiak antolatuko dira, eta adingabeek (14-17 urtekoak) eta adin nagusikoek (18-26 urtekoek, edota 18-30 urtekoek, dibertsitate funtzionala duten pertsonen kasuan) parte hartu ahal izango dute. Auzolandegiak hiru lurraldeetako udalerrietan egingo dira: Arraia-Maeztu, Laudio, Sopuerta, Gorliz, Lekeitio, Murueta, Bilbo, Muxika, Alonsotegi, Erandio, Lemoa eta Bergara. Plaza horiei Euroeskualdeko auzolandegikoak gehitu behar zaizkie.
Estatuko eta nazioarteko auzolandegiei dagokienez, Gazteria Zuzendaritza plazak beste autonomia-erkidego batzuekin eta INJUVErekin trukatzeko lanean ari da gaur egun. Informazio guztia (auzolandegiak eguneratuta) honako webgune honetan egongo da eskuragarri: www.gazteaukera.euskadi.eus
Euskadin egingo diren hamabi auzolandegietako bakoitza gai espezifiko bati buruzkoa izango da, eta inskribatutako gazteek gai horren inguruan jardungo dute bi asteko egonaldian. Gaiak honako hauek izango dira: arkeologia eta industria-ondarearen berreskuratzea, ondare historikoaren berreskuratzea eta ingurumena, adinekoen gizarte-dinamizazioa, memoria historikoa eta abar. Normalean, goizetan auzolandegiko lan tematikoak egiten dira, eta arratsaldeetan eta asteburuetan, berriz, jarduera osagarriak. Animazio-taldeak parte-hartzaile guztien eta auzolandegia hartzen duen komunitatearen arteko lotura ahalbidetuko duten jarduerak proposatuko ditu. Halaber, jolas-, kultura- eta kirol-jarduerak egingo dira.
Alonsotegi
Alonsotegiko auzolandegian, “Urreiturri/Fuente del Oro” izeneko atsedenlekua zaharberritu eta hobetuko da uztailaren 4tik 18ra bitarte, eta 18-26 urteko eta dibertsitate funtzionala duten 18-30 urteko gazteek hartuko dute parte. 20 plaza egongo dira, estatu-mailakoa izango da, eta gaztelaniaz eta euskaraz hitz egingo da.
Urreiturri atsedenlekua Bilbotik kilometro gutxira dago, eta Alonsotegiko “Meategien eta Gatzaren Ibilbidearen” parte da. Urreiturri atsedenlekura jende asko joaten da, udan batez ere. Auzolandegi horretan egin beharreko zereginak honako hauek izango dira: inguruneko arkitektura-elementuak zaharberritzea, babes-elementuak egokitu eta hobetzea, ibaia garbitzea eta eremuko hainbat elementuren garrantzia agerian uztea.
Arraia-Maeztu
Araban dagoen Izkiko Parke Naturalaren erdian, mendiz eta harkaitzez inguratuta eta haran txiki batean kokatuta, Korresko udalerria dago, eta bertan dago San Ildefonso asfalto-fabrika. Asfalto-fabrika XIX. mendean jarri zen abian. 1858tik 1913ra bitarte iraun zuen. 55 urte horietan, Estatuko lehen asfalto-ustiategia eta handiena izan zen. Meatzegune eta asfaltozko xafla eta lauza txikien fabrika hori 8 eraikinez eta hainbat patioz edo ibiltzeko gune irekiz osatuta zegoen.
XIX. mendeko industria-ondarea berreskuratzeko proiektu horren bidez, Arraia-Maeztuko Udalak, Auzolandegiaren laguntzarekin, toki-identitatearen sendotzea bultzatu eta dinamizatzeko jarduketa bat egin du udalerrian. 2016. urteaz geroztik, Korresko udalerrian kokatutako San Ildefonso asfalto-fabrika berreskuratu eta birgaitzera bideratutako hainbat esku-hartze arkeologiko egin dira.
2022ko udarako, guneko eremu berri batzuetarako sarbidea emango duten hainbat leku induskatzen amaitu nahi da. Indusketa horien bidez, landaredia garbitzeaz gain, antzinako fabrikako beste eremu batzuk ezagutu eta industrian erabiltzen zen materiala aurkitu nahi da.
Bergara
Bergarako auzolandegian, belaunaldien arteko elkartrukea landuko da Mizpirualde egoitzan, adinekoen gizarte-dinamizazioaren bitartez. Abuztuaren 1etik 15era eta abuztuaren 15etik 29ra bitarte egingo da, 18-26 urtekoentzat eta dibertsitate funtzionala duten 18-30 urtekoentzat, eta 20 plaza egongo dira txanda bakoitzean. Estatu-mailakoa izango da, eta euskara eta gaztelania izango dira oinarrizko hizkuntzak.
Mizpirualde adinekoen egoitzan, Bergarako eta inguruko beste herri batzuetako 100 pertsona baino gehiago daude. Bergarako Udalaren ustez, egokia da Mizpirualdeko egoiliarren eta gazteen arteko harremanen elkartrukea, elkar ezagutzeko eta elkarri laguntzeko aukera ematen baitie.
Gazteak hainbat lekutan egoiliarrekin egotearen alderdi positiboen artean, honako hauek azpimarra daitezke: errutina haustea, gazteen eta adinekoen arteko harremanaren ondorioz emozio positiboak sortzea eta egoiliarren narriadura kognitiboaren aurkako estimulazioa. Gainera, ekintza egokia da gizartean txertatzeko eta parte hartzeko helburua lortzeko.
Egingo diren jardueren artean, honako hauek aipa daitezke: egoiliarrei egunkaria irakurtzen laguntzea, kartetan aritzea, pasealdi eta irteeretan laguntzea, psikomotrizitate-jarduerak, aisia- eta jolas-jarduerak, jaiak eta jarduera ludikoak antolatzea, harremanak sendotzera bideratutako ekintzak eta adinekoen egoitzaz kanpoko harremanak erraztuko dituzten beste batzuk.
Erandio
Erandio/Martiartuko auzolandegian, ondare historiko eta naturalaren berreskuratzea landuko da, eta, horretarako, Erandioko landa-bideen ingurune berdea zaharberritu, berroneratu eta hobetu egingo da. Auzolandegia uztailaren 4tik 18ra bitarte egingo da, eta 18-26 urteko eta dibertsitate funtzionala duten 18-30 urteko gazteek hartuko dute parte. 20 plaza daude, eta euskara eta gaztelania funtzionala erabiliko dira.
Proiektuak Erandioko landa-eremuko bide publikoak berreskuratzea, garbitzea eta balio handiagoa ematea planteatzen du. Era berean, bizikidetza, tolerantzia, elkartasuna eta parte-hartzea sustatu nahi dira gazteengan. Horrez gain, udalerriko ondare natural aberatsa zabaldu nahi da herritarrengan.
Horretarako, honako jarduera hauek egingo dira: iturriak eta iturburuak garbitu, zaharberritu eta izendatzea, bide historikoak eta bidexkak berreskuratu eta markatzea, udal-artxiboan eta foru-artxibo historikoan inguru horri buruzko informazio historiko garrantzitsua bilatzea, eta Martiartuko Dorrea garbitzea eta haren balioa agerian jartzea.
Lekeitio
Lekeitioko auzolandegian, Uribarren Abaroa egoitzaren dinamizazioa landuko da, eta adineko egoiliarrei zuzendutako jardueretan lagunduko da, uztailaren 18tik abuztuaren 1era eta abuztuaren 1etik 15era bitarte. 18-26 urteko gazteek hartuko dute parte, eta bi plaza egongo dira dibertsitate funtzionala duten gazteentzat, txandaka. Ohiko auzolandegia da, gizarte-esparrukoa, eta adinekoen garapen integralaren alde lan egitea du helburu nagusi. Halaber, gazteen elkartasun-gaitasunak sustatzen dira.
Egiten den jarduera oso lotuta dago adinekoen presentzia, dinamizazio eta laguntzarekin, eta honako hauek nabarmentzen dira: psikomotrizitate fineko jarduerak, laguntza ibilbideetan, aisia-ekintzen dinamizazioa, jaiak eta joko kolektiboak antolatzea, eta egoiliarren arteko harremanak eta herriko jendearekiko lotura sendotzea. Egoitzako gizarte-hezitzaileek bidezko laguntza emango diote gazte taldeari.
Lemoa
LEMOATXA 1937 auzolandegia Lemoan egingo da, eta jarduera Lemoatx mendiko tontorrean dauden lubakien eremua berreskuratzea izango da. Abuztuaren 1etik 15era bitarte egingo da, eta 18-26 urteko gazteek hartuko dute parte. Halaber, bi plaza egongo dira dibertsitate funtzionala duten 18-30 urteko gazteentzat.
- urtean, zortzigarren aldiz egingo da auzolandegia, eta lubaki-eremu bat eta memoria historikoa berreskuratzea du helburu. Horretarako, indusketa- eta ikerketa-lanak egingo dira, 1937an Gerra Zibilak utzitako aztarnei jarraituz.
Lubakiak Lemoatx mendiko tontorrean daude. Bertan, bataila bat egin zen Gerra Zibilean. Aurkikuntza horiek inguruan eta bertako biztanleengan oihartzun handia dutenez gero, aurten aurreko urteetan induskatutako eremuak mantentzen, indusketa-lana egiten eta material berriak garbitzen eta ikertzen jarraituko da. Aranzadi Zientzia Elkartea arduratzen da lana zuzentzeaz. http://www.aranzadi.eus/
Laudio
Laudioko auzolandegiak Gardeako baseliza izango du ardatz, eta arkeologiaren hastapenak landuko dira kanpoko eta barneko indusketa arkeologikoaren bidez. Uztailaren 4tik 18ra bitarte egingo da, eta 20 plaza daude. Haietako bi dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izango dira.
Indusketa arkeologikoa hainbat eremutan egingo da, Gurutze Deuna tenpluaren barruan zein kanpoan. Tenplua induskatu eta ezagutzeaz gain, bertako ingurunea eta historiaren garai desberdinetan izan duen okupazioa ezagutuko dira. Horretarako, ezinbestekoa da hainbat eremutan jardutea eta emaitzak ikustea: tenpluaren barnealdea, presbiterioa eta tenpluaren kanpoaldea.
Aldez aurretik, presbiterioko egungo zorua kendu beharko da, baita amortizazio-betegarriak ere, kanpoaldeko zundaketetan. Lehen fase hori egiten den aldian, kontrol arkeologiko intentsiboa egingo da, egindako zundaketa bakoitza gainbegiratuko duten hiru arkeologia-teknikariren laguntzarekin. Jarduketa arkeologikoa gainbegiratzeaz gain, egindako prozesu guztiak (zundaketen proiekzioa, indusketa, marrazketa eta erregistro testuala, grafikoa eta arkeologia-materialena) azalduko dizkiote arkeologoek sortutako lantaldeari.
Murueta
Muruetako auzolandegian, “La Dinamita” izeneko zamalekuaren ingurunea berreskuratuko da, uztailaren 4tik 18ra bitarte, 18-26 urteko gazteentzat (bi plaza dibertsitate funtzionala duten 18-30 urteko gazteentzat izango dira) eta uztailaren 18tik abuztuaren 1era 18-26 urteko gazteentzat, ingelesez (nazioarteko auzolandegia).
“La Dinamita” zamalekuaren ingurunea berreskuratzeko proiektu teknikoa hainbat fasetan garatuko da. Izan ere, antzinako La Dinamita zamalekutik geratzen diren instalazioek ondare-interesa dute eta kontserbatu egin behar dira beren balio historiko eta didaktikoagatik.
Lehen fasean, honako zeregin hauek egingo dira: itsasertzeko ezponden tratamendu puntuala egitea eta higadura kontrolatzea (horretarako, prestakuntza praktikoko ikastaro txiki bat egingo da bioinjeniaritzan), dagoen landarediaren tratamendua egitea eta landare inbaditzaileak kentzea, legez kanpoko elementuak eta eraikuntzak kentzea, dauden elementu eraiki batzuk garbitu eta finkatzea, eta ondare historikoaren balioa agerian jartzea.
Muxika
Muxikako auzolandegian, Ibarruriko Maume auzoaren balio soziala eta historikoa berreskuratuko da. Uztailaren 4tik 18ra bitarte egingo da, eta ingelesa izango da oinarrizko hizkuntza, nazioarteko auzolandegia baita. 18-26 urteko gazteek hartu ahal izango dute parte.
Hainbat mendetan, Muxikako biztanle guneak ez ezik Meseta eta kostaldea ere lotzen zituzten hainbat bide erabili izan dituzte bertako jendeak eta merkatariek. Proiektuaren helburua da antzinako bidexkak eta bideak berreskuratzea, herri handi horretako auzoak lotzeko baliagarriak izan daitezen.
Aurten, Maumeko galtzada berreskuratzea izango da jarduera nagusia, eta Olea burdinola, Goikoetxea baserria eta San Lorenzo baseliza egokitzen eta haien ondare-balioa agerian jartzen parte hartuko da. Halaber, inguruko basoetan lan egingo da, eta, horretarako, teknikarien laguntza jasoko da. Aurkitutako materialekin, erakusketa bat egiteko asmoa dago. Auzolandegi honetan, bereziki garrantzitsuak izango dira tokiko eta hurbileko produktuak, eta agerian jarriko da landa-ingurunearen balioa.
Otxarkoaga
Otxarkoaga-Bilboko auzolandegiak Otxarkoaga auzoko adinekoei zuzendutako aisia, astialdi eta sozializazioko jarduera-programa bat izango du ardatz. Uztailaren 17tik 31ra bitarte egingo da, eta 18-26 urteko gazteek eta dibertsitate funtzionala duten 18-30 urteko gazteek hartuko dute parte. 15 plaza dira.
Biztanleriaren zehartze progresiboarekin batera, gero eta gehiago dira bakarrik bizi diren, oinarrizko beharrei erantzuteko zailtasunak dituzten eta/edo familia- edo gizarte-babeseko sarerik ez duten adinekoak. Horren ondorioz, isolamendu-egoerak sortzen dira, bizilekuetako behartutako bakardadean ikusten ez direnak.
Adinekoekin egingo den auzolandegi honetan, honako jarduera hauek egingo dira: auzoko jendea ezagutzeko dinamikak, postre- eta pintxo-lehiaketa, mahai-jokoak, bingoa, dantza, arteterapia, erosketak egiten laguntzea, paseatzea eta yoga, etxeko garbiketan laguntzea eta txangoak.
Sopuerta
Sopuertako auzolandegian, antzinako errege-galtzada egokituko da, auzoak herriko ikastetxearekin eta erdialdearekin lotzeko. Abuztuaren 1etik 15era egingo da. Auzolandegi horren helburua da antzinako errege-galtzada garbitzea eta egokitzea, eta, era horretan, auzoak herriko ikastetxearekin eta erdialdearekin lotzea, errepide nagusia erabili behar izan gabe.
Hazian Kultur Elkarteak eta Sopuertako Udalak bideragarritzat jo dute proiektua, eta hiru fasetan osatzeko aukera aztertzea erabaki dute (1. fasea: Mercadillo auzoa eta San Viator ikastetxea lotzea; 2. fasea: Carral auzoa - Mercadillo - San Viator; 3. fasea: Castaño auzoa - San Viator).
Parte-hartzaileek trazaduraren lehen fasea amaituko dute, eta bigarren fasearekin hasiko dira. Fase horren barruan, antzinako errege-galtzada atera, garbitu eta pertsonak eta mendiko bizikletak ibiltzeko moduan egokituko da.
Gorliz
Gorlizko auzolandegia Bizkaiko Foru Aldundiarekiko lankidetzari esker egingo da, eta 14-17 urteko gazteek hartuko dute parte. Urezarantza inguruko zubia berreraiki eta harrizko ikuztegia berreskuratuko da, abuztuaren 1etik 15era bitarte, gaztelaniaz eta euskaraz. Gainera, bi plaza dibertsitate funtzionala duten gazteentzat izango dira. Helburua da udalerriko ondare historikoaren balioa agerian jartzea.
Horretarako, aipatutako elementuak garbitu, sastraka kendu, egokitu eta berreskuratu egingo dira. Horrez gain, jarduera ludikoak, kultura-jarduerak (kostaldea eta hainbat hiri bisitatzea, txangoak egitea eta abar) eta kirol-jarduerak (mendi-ibiliak eta abar) egingo dira. Hainbat jarduera egiteko (ur-jarduerak, hondartzako jarduerak, kostaldeko pasealdiak eta abar), udalerriak eskaintzen dituen baliabideak baliatuko dira.
Mugako auzolandegia (Euroeskualdea)
Pirinioetako Mugako auzolandegia (ABEN Euroeskualdea –Akitania Berria, Euskadi, Nafarroa–) Baztan haranean dagoen Otsondo mendatean egingo da, eta memoria historikoa izango du ardatz. Horretarako, bunkerrak berreskuratuko dira Nafarroako Pirinioetan. Auzolandegia 2022ko abuztuaren 1etik 15era egingo da, eta 14-17 urteko 25 gaztek hartuko dute parte, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Lekua mendi artean dago, Otsondo mendatearen goialdean, Nafarroako iparraldean. Baztan haranaren parte da. Handik hurbil, Urdazubi eta Zugarramurdiko lezeak, Amaiur´ko Gaztelua, Elizondo, Arizkun, Sara, Dantzarinea, Erratzu eta abar daude. Oso hurbil daude, halaber, Donibane Lohitzun, Hendaia, Hondarribia eta Biarritzeko hondartzak.
Inguruko larre, baso eta mendiek hormigoizko bunker eta barrakoien iragan bat gordetzen dute. Bunkerrak 1930eko hamarkadaren amaieraz geroztik eta 40 eta 50eko hamarkadetan eraiki ziren, eta diktadura frankistak Pirinioetan zehar milaka bunker eta egitura militar (10.000 baino gehiago) eta hainbat errepide eraikitzearen bidez muga ixteko eta gotortzeko egin zuen ahalegina islatzen dute.
Auzolandegian, Lapurdi, Zuberoako lurrez gain hegoaldeko babes-eremuak kontrolatzen dituzten bunker horietako batzuk garbitu, berreskuratu eta dokumentatu egingo dira, balio estrategiko handia dutelako egitura kopuru handia biltzen duen gune txiki batean, errepideak mugarako bidean Otsondo mendatea zeharkatzen duen lekuan. Lana osatzeko, gotorleku horien eraikuntzari buruzko azalpenak, garaiko dokumentazioa eta arkeologia-erregistroaren oinarrizko nozioak emango dira eta hainbat bisita egingo dira.
Esperientzia naturan egingo da, aire zabalean, eta parte hartzen dutenek udan Baztango herrietako kaleetan izaten den giroaz gozatu ahal izango dute. Gainera, aisia-jarduera osagarriak antolatuko dira. Parte-hartzaileek Baztan Gazteen Aterpetxean hartuko dute ostatu, Lekarotzen, Otsondo mendatetik 15 kilometrora.
|
LEKUA |
LURRALDEA |
MODALITATEA |
ESPARRUA |
DATAK |
PLAZAK |
|
1 |
ARRAIA-MAEZTU |
Araba |
Arkeologia eta industria-ondarea berreskuratzea |
Estatua |
2022/07/18 – 08/01 |
20 |
|
2 |
LAUDIO |
Araba |
Ondare historikoa berreskuratzea eta ingurumena |
Estatua |
2022/07/04 – 07/18 |
20 |
|
3 |
SOPUERTA |
Bizkaia |
Ingurumena |
Estatua |
2022/08/01 – 08/15 |
20 |
|
4 |
LEKEITIO |
Bizkaia |
Adinekoen gizarte-dinamizazioa |
Estatua |
2022/07/18 – 08/01 |
20 txanda bakoitzean |
|
2022/08/01 – 08/15 |
|
||||||
5 |
MURUETA |
Bizkaia |
Ondarea berreskuratzea |
Estatua |
2022/07/04 – 07/18 |
20 |
|
Nazioartea |
2022/07/18 – 08/01 |
20 |
|
||||
6 |
BILBO |
Bizkaia |
Adinekoen gizarte-dinamizazioa |
Estatua |
2022/07/17 – 07/31 |
15 |
|
7 |
MUXIKA |
Bizkaia |
Ondarea berreskuratzea, ingurumena |
Nazioartea |
2022/07/04 – 07/18 |
20 |
|
8 |
ALONSOTEGI |
Bizkaia |
Ondarea berreskuratzea, ingurumena |
Estatua |
2022/07/04 – 07/18 |
20 |
|
9 |
ERANDIO |
Bizkaia |
Ondare historiko eta naturala berreskuratzea |
Estatua |
2022/07/04 – 07/18 |
20 |
|
10 |
LEMOA |
Bizkaia |
Ondarea berreskuratzea |
Estatua |
2022/08/01 – 08/15 |
20 |
|
11 |
BERGARA |
Gipuzkoa |
Adinekoen gizarte-dinamizazioa |
Estatua |
2022/08/01 – 08/15 |
20 txanda bakoitzean |
|
2022/08/15 – 08/29 |
|
||||||
12 |
GORLIZ |
Bizkaia |
Ondarea berreskuratzea |
Estatua |
2022/08/01 - 08/15 |
20 |
|
13 |
OTSONDO/ BAZTAN / Lekarotz |
Nafarroa |
Ondare eta memoria historikoa berreskuratzea |
Akitania Berria/ Nafarroa/Euskadi Euroeskualdea |
2022/08/01 - 08/15 |
25 (8 EAEkoak |