Okendotegiko Errekabeltz errekastoaren uholdeetatik babesteko proiektuaren idazketa lizitatu du URAk

2022-04-06
  • Errekaren 300 metroko tarte batean, A-15 errepidearen zubitik gora, trenbidearen pareraino.
  • Idazteko epea 6 hilabetekoa da, eta lizitazio-aurrekontua 85.000 eurokoa da, BEZa barne

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Donostiako Okendotegi auzoko Errekabeltza erreka hidraulikoki egokitzeko proiektuaren idazketa lizitatu du, Urumearen ezkerraldean, Astigarragako Ergobia auzoaren parean, trenbidearen eta GI-131 saihesbidearen hatatagoxeago doan tartean, uholde errepikariengatik defendatzeko.

Jarduketarenzatiak 300 metro inguruko luzera du: A-15 errepideko biaduktutik ibaian gora hasita, trenbidearen azpitik igarotzeko obraraino.

Ingurunean 80 biztanle eta 20 etxebizitza daude, eta uholde errepikarien eragina jasaten dute: errekastoaren hedapen naturaleko eremuak okupatu ondoren, errekak orain duen sekzioa ez da nahikoa bere arroaren ur-ekarpenak husteko, eta, gainera, Urumea ibaiaren goraldiak berak eragozten du urak hustea ur-askoko gertakarietan. Horregatik, orain lizitatzen den proiektuaren helburua da Errekabeltza errekaren egokitzapen hidraulikoa eta uholdeen aurkako defentsa zehaztea 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldietarako.

Idazteko epea 6 hilabetekoa da, eta lizitazio-aurrekontua 85.000 eurokoa da, BEZa barne.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak