Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Eusko Jaurlaritzak mehatxupean dauden hiru pertsona hartu ditu, giza eskubideen defendatzaileak aldi batean babesteko programa batean

2011.eko urriak 13

Ekimena, urtero sei pertsona hartzeko asmoa duena, kazetari batekin, ikasle batekin eta agintari indigena batekin martxan jarri da; horiek guztiak kolonbiarrak dira

Justizia eta Herri Administrazio Sailak, bere Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez eta bere jarduera nazioarteko esparrura bideratzeko xedearekin, mehatxu handiak jasotzen dituzten giza eskubideen defendatzaileak aldi baterako babesteko programa bat martxan jarri du, modu esperimentalean. Horien babesa ez da legezko betebehar bat, Nazioarteko Zuzenbidearen esparruan biziki gomendatuta egon, Europa mailan lege-esparrua izan eta Jaurlaritzaren plana ekimena sendotzea bada ere.

Kazetari bat, ikasle bat eta agintari indigena bat, guztiak kolonbiarrak, izan dira oinarrizko gizarte erakundeekin lotura duten pertsonen anparoa helburu duen programaren babesean jarri direnak. Pertsona horiek, giza eskubideen alde gauzatzen duten jarduera dela-eta, beren jaioterriko alde zehatz batean jazarpena jasaten dute. Aldi baterako irtenbide honek mehatxuaren maila murriztu egiten du eta deuseztatzeko ere balio dezake eta beraien jaioterrira edo beraien herrialdeko beste leku batera itzultzea posible egin dezake.

Jaurlaritzaren ekimenak, CEAR-Euskadik (Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordeak) gauzatuta denak, ez ditu kontuan hartzen asilo kasuak, etengabeko babesaren beste mota bat behar dutelako, eta dagoen aurreikuspena urtero sei pertsona hartzea da. Sei hilabeteko harrera dago aurreikusita Bilbon, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak utzitako etxebizitza batean, baita alokairuaren, horniketaren, altzarien eta tresneriaren gastuak ordaintzea zein mantenurako, sendagaientzako eta garraiorako laguntzak ere.

Giza Eskubideen Zuzendaritzak lehenengo esperientzia honetarako Kolektiba Colombia izeneko plataformaren lankidetza izan du, baina duen asmoa da beste herrialde batzuetara zabaltzea beraien jarduerarengatik arrisku egoeran dauden pertsonen hautagaitza aurkezteko aukera. Defendatzaile hauen testigantza jasoko duen liburu bat argitaratuko da urtero.

Oraingo honetan, hautaketa-batzordean, beste erakunderen artean, ordezkariak eduki dituzte honako hauek: Eusko Jaurlaritza, Pedro Arrupe. Giza Eskubideen Institutua, Hegoa (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua), Ignacio Ellacuría Gizarte Gunea eta GGKEen Koordinakundea.

Babesean hartutakoen profilak

- Kazetari indigena. Gatazkan dauden eragile armatuek egiten dituzten eskubideen etengabeko urraketak salatzen dituzten hamar irratien orientatzaile gisa dihardu: gerrillak adingabeak errekrutatzea, multinazionalen meatze-ustiategiak... Cauca-ko herri indigenen adierazpen askatasunaren ordezkaria da. Mehatxupean.

- Sucre-ko Unibertsitateko ikasleen burua. MOVICE (Estatu Krimenen Biktimen Mugimendu Nazionala) barruan dagoen ACEU (Unibertsitateko Ikasleen Kolonbiako Elkartea) izeneko gazte erakundetik ikasleekin oinarrizko lana garatzen du. Paramilitarrek unibertsitatean infiltratu izana salatu du. Heriotza-mehatxuen biktima.

- Agintari indigena tradizionala. Honduraseko Babesleku Indigenako gobernadore ohien Nagusien kontseilukidea da. Kabildoko aginteari aholkua ematen dio Bizitza Komunitarioaren Plana garatzeko. Salatu egin ditu multinazionalen parte-hartzea, talde armatuen (legal eta ilegalak) injerentzia indigenen lurraldean... Bere bizitza arriskuan jarri duten behin eta berriroko jazarpenak jasan ditu.

Programak dituen berariazko helburuak:

- Babestutako pertsonei laguntza psikosoziala ematea. Beharrezkoa da, egunero, familiaren banatzea landu egin behar da baita ere norberaren herrialdetik irteerarengatiko erruduntasun eta ezintasun sentimendua, giza eskubideen urraketa-egoera, bueltarako plangintza, etab.

- Harremanen, gizarte instituzio eta erakundeekin bileren eta zenbait ekintzetan parte-hartzearen agenda bat antolatu behar da. Horren helburua da, Kolonbiak, oro har, eta, bereziki, babesean hartutako pertsonek giza eskubideei dagokienez jasaten duten egoeraren berri ematea euskal gizarteari.

- Herrialdearen gizarte-ehuna indartzea programan parte-hartzen duten defendatzaileen gaitasuna eta/edo boluntariotzaren bitartez. Garrantzitsutzat jotzen zaio defendatzaileek Euskadin kokatuta dauden giza eskubideen erakundeen proiektu edo kanpainetan lankidetzan aritzeari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)