
Euskadiko nekazaritzako elikagaien eta edarien industriak bere produktu berriak aurkeztuko ditu Alimentaria eta Barcelona Wine Week azoketan
Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien eta Edarien Industriako ordezkari ugari Bartzelonara joan dira, Eusko Jaurlaritza buru dela; izan ere, aste honetan Bartzelona sektoreko nazioarteko merkatu garrantzitsuenetako elikagaien eta edarien azken joeren topagune izango da Alimentaria eta Barcelona Wine Week azokak direla eta.
Bi azokak oso hitzordu garrantzitsuak dira Euskadiko Nekazaritzako Elikagaien Industriarako, horietan biltzen baitira euskal ordezkari gehienak. Edizio honetan, nekazaritzako elikagaien 33 enpresak hartuko dute parte Alimentarian eta 19k Barcelona Wine Weeken, Euskadi Basque Country markapean.
Gaur goizean, Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea eta Raul Pérez Iratxeta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria euskal enpresekin batera izan dira Alimentarian eta bihar Barcelona Wine Weeken parte hartzen duten upategiak bisitatuko dituzte.
Alimentaria estatu mailako erreferentziazko azoketako bat da, eta gero eta nazioartekoago bihurtzen ari da. Azokan parte hartzen ari diren 3.000 enpresetatik 400 atzerritarrak dira eta 52 herrialde ordezkatzen dituzte. Horietako batzuk ohikoak dira azokan, besteak beste Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Kolonbia, Herbehereak edo Tunisia; beste batzuk, berriz, orain arte inoiz egon ez direnak: Australia, Brasil, Puerto Rico, Kanada, Eslovakia eta Arabiar Emirerri Batuak. Pandemia dela-eta azoka ez da lau urtez egin, eta edizio honetan espero da 100.000 bisitari hurbiltzea.
Euskadi Basque Country stand berria
Euskadi Basque Country standak diseinu berria izango du Alimentarian. Bertan, enpresentzako erakustokiak egoteaz gain, Basque Txokoa izeneko gune bat dago, gastronomia eta nortasun-ezaugarrietako bat, zehazki, txokoa lotzeko. Basque Txokoa gune erakargarria da, enpresa erakusketariek erabili eta show cookingaren edo dastaketen bidez beren produktuak sustatu edo dastatzera eman ditzaten. Horretarako, Aiala Ostalaritza Eskolaren eta Mikel Garaizabal enologo eta ardo-dibulgatzailearen laguntza izango dute.
Gainera, aurten, berritasun gisa eta Alimentarian dauden euskal enpresen presentziari ikusgarritasun handiagoa emateko, Basque Txokoan hainbat jarduera antolatu dira infuencer-ekin. Egunero 7 influencer bilduko dira eta Euskal Nekazaritzako Elikagaien Industriako produktuak ezagutzeko gonbidapena egingo zaie. Horretarako pintxo dastaketak egingo dira, eta izenburuak, besteak beste, honako hauek izango dira: “Eusko Label gaztarako hornigai perfektuaren bila”, “Iron Chef” edo “Mala Gisona uztartzen”.
Alimentarian egongo diren enpresen produktu berriak
Euskal enpresek hainbat produktu berri aurkeztu dituzte Alimentarian; izan ere, pandemiaren ondorioz ezin izan dira azoketara bertaratu eta enpresetako askok bi urte horiek inbertitu dituzte elaborazio prozesuetan eta produktuetan berrikuntzak egiteko. Beraz, orain ari dira joera horiek aurkezten, egungo garai berrietara egokituta. Eta askok saria jaso dute.
La Cocina de Senen-ek Innoval espazioko sarietako bat lortu du. Bertan, osasungarriagoak, elikagarriagoak eta ekologikoagoak diren osagaiak erabiltzeagatik, zapore eta testura konbinazioengatik edo ontzi praktikoagoak edo formatu iraultzaileak erabiltzeagatik sektorerako benetako berrikuntza dakarten produktuak erakusten dira.
Arroyabe, Campos-Salica, Olasagasti, Zallo eta Zubia kontserba-fabrikek Organic Markets & Trends azokan, elikadura ekologiko erakargarri eta berritzailearen erakusketa eremu tematiko berrian, parte hartu dute.
Conservas Arroyabe enpresak, berriz, Ekimen jasangarriak dituen enpresa saria jaso du. Saria lehenbizikoz banatu da aurtengo edizioan eta jasangarritasunaren arloan ekintzak eta jardunbide egokiak ezarri dituzten enpresak saritzea du helburu.
Barcelona Wine Week
Alimentariaren aldi berean, Barcelona Wine Week ere egiten ari dira. Bertan, Euskadiko 19 upategik hartu dute parte 160 m2 ko espazio batean eta Euskadiko Txakolina eta Arabako Errioxa izeneko bi uhartetan banatuta.
Euskadiko edariak sustatzeko, Basque Wine Bar izeneko eremua dago BWWn. Bertan, azokara bertaratutakoek Mikel Garaizabalen Basque Wine markako ardoa dasta dezakete.
Elikagaien Euskadi Basque Country standean dauden enpresak
Alimentarian, 33 euskal enpresa ekoizlek parte hartzen dute "Lands of Spain" eta "Expoconser" pabiloietan, Euskadi Basque Country markarekin.
La Cocina de Senén (V gamako produktu izoztuak eta landare-xaflak)
Zuzen Arrainak (arrain-burgerak)
Mala Gissona (Craft garagardoak)
Ameztoi (prestatutako platerak)
La Gilda del Norte (Gildak eta piparrak)
Nortindal (txibia-tinta)
Paturpat (V. gamako patata)
Patatas Sarriegui (patata frijituak)
Zubia (haragi- eta landare-kontserbak eta hestebeteak)
Embutidos Luis Thate (saltxitxak eta hestebeteak)
Delicass (Foie eta ahatearen beste deribatu batzuk)
Casa Brigitte (plater prestatuak)
Lanbroa (aurrekozinatu izoztuak)
Gozogintzako produktuak:
Gaztak:
Euskal Gaztak
Kofradia-Itsas Etxea (zopak, fumeak eta arrain-pastela)
Arrain-kontserbak:
Corparchef/Bahía de la Concha (arrain-kontserbak eta plater prestatuak)
Salanort S.L. (olagarroa eta arrain-kontserbak)
Bartzelonako Wine Week-en parte hartuko duten upeltegiak
Bartzelona Wine Week-en Txakolinaren eta Arabako Errioxaren 19 upategik parte hartzen ari dira:
Arabako Errioxa
Bodegas de la Marquesa – Valserrano
Casado Morales viñedos y bodegas
Txakoli