Eusko Jaurlaritzak salbuespenezko neurriak hartu ditu obra-kontratu publikoen prezioak berrikusteko, lehengaien kostuak izandako gorakada dela eta (Gobernu Bilera 2022-4-5)
Eusko Jaurlaritzak obra-kontratu publikoen prezioak berrikusteko salbuespenezko neurriak aplikatzea erabaki du gaur, asteartea, egindako bileran, lehengaien kostuetan izandako igoera handiaren aurrean. Prezioen gorakada horrek zailtasun handiak eragin ditu kontratu horiek egikaritzeko, eta kontratistak kontratu publiko orotan bere gain hartu beharreko arriskuak gainditzen ditu.
Prezioen ezohiko berrikuspena onartuko da obra-kontraturako erabilitako materialen kostuaren igoerak eragin zuzenekoa eta garrantzitsua izan duenean kontratuaren ekonomian, bere indarraldian eta amaitzen den arte. Berrikuspenaren zenbatekoa ezin izango da kontratuaren adjudikazio-prezioaren % 20tik gorakoa izan.
Ildo horretatik, inpaktu hori dagoela ulertuko da materialen kostuaren igoera kontratuaren zenbateko ziurtatuaren % 5 baino handiagoa denean, urteko ekitaldi batetik beherakoa eta urteko bi ekitalditik gorakoa izango ez den aldi batean.
Gobernu Kontseiluaren gaurko akordioari esker, Espainiako Gobernuak obra-kontratu publikoetan prezioak berrikusteari buruz ezarritako araudia aplikatu ahal izango da EAEn, 3/2022 Errege Lege Dekretuaren babesean. Dekretu hori indarrean dago jadanik, eta autonomia-erkidego bakoitzari ahalmena ematen dio berori aukeran aplikatzeko.
Sektore publikoko obra-kontratuak aldizka berrikustea indarrean dagoen araudian jasota badago ere, orain planteatzen dena salbuespenezko neurri batzuk dira. Horien bidez, esaterako, prezioak berrikusi ahal izango dituzte baldintza-agirietan aukera hori jasota ez duten kontratuek. Era berean, aukera hori baliatu ahal izango dute, baldintza-agirietan prezioen berrikuspena jasota izan arren, kontratuaren zenbatekoaren % 20 egikaritu ez duten kontratuek, edo kontratua formalizatu zenetik bi urte igaro ez diren kontratuek.
-
2022-04-07
Me es imposible comprender como el Gobierno Vasco, en este caso, puede saltar o tomar medidas para esquivar la Ley de Contratos Publicos para ciertos contratos como los de Obras o armamentisticos, y sin embargo otras situaciones como las contrataciones de Servicios (cartera de servicios sociales) que en varios casos se han visto afectados por un IPC desbocado a final del 2021, que ponen en riesgo a entidades de caracter social (no productivas ni lucrativas) no pueden hacer nada porque la ley lo impide.
Hecha la ley, hecha la trampa???
Unos con derechos y otros no??
Que fracaso de mundo...