Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Jose Luis Andak "Emakume Nekazarien Estatutuaren" Lege proiektua aurkeztu du Legebiltzarrean

2011.eko urriak 11

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urriak 11.- Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordeak, Jose Luis Andak, “Emakume nekazarien Estatutuaren” Lege Proiektua  aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean lehen sektoreko emakumeek bizi duten diskriminazioari irtenbide bat emateko. Batez ere, emakumeen profesionaltasun aitortza eta giza-estima eta euren eskubide profesional, sozial eta fiskalen onarpena lortu nahi da.

Andak, legebiltzarrean bere kabuz aurkeztea eskatu eta gero, zera azpimarratu du, “Europan ez da horrelako beste Legerik ezagutzen, lehena da eta landa esparruan emakume eta gizonen arteko desorekak gainditzen lagunduko du. Gobernu honek legealdi hasieran hartu zuen konpromisoa, beraz, bete du”.

“Emakume Nekazarien Estatutuaren” Lege proiektua, erakunde eta elkarte guztien onespenarekin jaio da, 2010. urtetik, Pilar Unzaluren departamentuak gidatzen duen eta Aldundien eta Landa XXI, Gure Soroa, Hitzez, Asamcaval, eta Arabako Emakume Nekazarien elkarteak osatzen duten Emakume Nekazarien Batzordea eta Emakunde, nekazal sektorean emakumearen protagonismoa handitzen eta hobetzen saiatu baitira, euren eskubideak, aukera berdintasuna eta genero ikuspegia sustatzen.

Dokumentu horren lantze prozesuan topatu dituzten desorekak ugari izan dira, Andak azaldu duenez, “desoreka handia dago esplotazioen jabe diren gizonezko eta emakumezko kopuruan; erabaki organuetan oraindik gutxiegi dira emakumezkoak; lan banaketan ez dago inolako orekarik, emakumezkoek jasaten dituzten lan istripu eta gaixotasunak ez daude arrisku-planetan jasorik; eta laneko sexu-jazarpen kasuak oraindik gehiegi dira”.

Estatutuak desoreka eta jazarpen horiek guztiak gainditzen lagundu eta orain arte Pilar Unzaluren departamentuak, erakundeek eta elkarteek elkarrekin egin duten bideari jarraikortasuna eman nahi dio. Bide neketsu horretan, izan da gogora ekarri beharreko ekimen bat, 2011 martxoan sinatu zen “Laguardiako aldarrikapena”. 500tik gorako erakunde, elkarte eta emakumeek sinatu duten dokumentu horrek dituen 8 puntutan, gizarte, ekonomia eta politika mailan sektoreko emakumeek duten protagonismo eza gainditzeko konpromisoak jaso ziren.

AZTERKETAKO DATUAK.
2009ko erroldako datuen arabera, nekazaritzako ustiategien jabe ziren emakumezkoen  kopurua %32 da. Gizonezkoena berriz, %68.

Ustiategietako arduradun diren emakumezkoen kopurua parekotasunetik urruti dago baina bilakaera positiboa izan du azken urte hauetan. 1999an %24 ziren eta 2009an, berriz, %31.

2009ko nekazaritza erroldaren arabera, ustiategietan kontratatzen ziren langileetatik emakumezkoak %21 izan ziren.

Baserritar gazteen inguruko inkesta baten arabera, jarduera horretan aritzen diren EAEko 3.400 gaztetatik 2700 gizonezkoak dira eta 720 emakumezkoak.

Nekazal ikasketetan, berriz, 08/09 ikasturtean izena eman zuten ikasleetatik, Erdi Mailako Lan Heziketan %28,9 emakumezkoak izan ziren eta goi mailako Lan Heziketa ikastetetan %26. Horrek adierazten du oraindik ere emakume gutxi direla gizonezkoen lan esparrua omen denera sartzera ausartzen direnak.

Erabaki postuetan emakumezkoen presentzia oso urria da eta horrela ikusi izan da hainbat eta hainbat foro eta jardunaldietan. 2010ean egindako ikerketa oinarri hartuta, erabaki organoetan dagoen emakume kopurua oso desorekatua da. Organu bakar bat iristen da %40ra eta beste guztietan ez da %30 gainditzen ere.

Iruzkin bat
  • @ecoeuskadi2020
    2011.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Jose Luis Andak "Emakume Nekazarien Estatutuaren" Lege proiektua aurkeztu du Legebiltzarrean. http://t.co/Xrk4ozr8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)