Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak App del 112-SOS Deiak jaistera animatzen ditu herritarrak, emakumeei segurtasuna ematean arreta jartzen duen kanpaina baten bidez

2022-04-03
  • Aplikazioa aktibatzea erabakitzen duen pertsona geolokalizatzeko aukera ematen du aplikazioak, era horretara laguntza goiz eman ahal izateko

Eusko Jaurlaritzak herritarrak App de SOS Deiak jaistera animatzeko sentsibilizazio-kanpaina bat jarri du abian ikus-entzunezko formatu ezberdinetan. Aplikazioak pertsonak geolokalizatzeko sistema bat du, bilaketa eta erreskate lanetan denborak laburtzen laguntzeko. Sistema borondatez aktibatuko da, eta 112-SOS-Deiak zerbitzuari laguntza eskatu duen pertsonaren azken mugimenduetan egindako trazadura ikusteko aukera ematen dio. Horrez gainera, borondatez egoki jotzen diren datu medikoak edo pertsonalak sartzeko aukera ere ematen du, Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren erreskate-lanak eraginkorragoak izan daitezen. Bestalde, hirugarren pertsona baten kontaktu bat edo batzuk sartzeko aukera ere ematen du, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa, larrialdiren bat gertatuz gero, haiekin harremanetan jarri ahal izan dadin.

Aplikazioa oso baliagarria da, eta adinekoak, kirola bakarrik egiten duten eta mendira bakarrik irteten diren pertsonak… zaintzeko diseinatuta dago.

Emakumeen aurkako indarkeria

Berrikuntza moduan, hedatzen hasi diren ikus-entzuneko materialetan emakumeen babesa nabarmentzen da. Zehazki, App de SOS Deiak aplikazioak “Sexu-erasoa” eta “Genero-indarkeria” izeneko bi esteka zuzen ditu. Bi aukeretako edozein sakatuz, aplikazioak zuzenean bidaltzen du Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentrora laguntza eskatu duen emakumearen seinale geolokalizatu bat. Deia zuzenean sartzen da katalogatuta, eta horrek izugarri errazten eta sinplifikatzen du laguntza eskatzen ari den emakumearen tratamendua, bilaketa eta erreskatea.

Deskarga

App de SOS Deiak aplikazioa erabat doakoa da, eta Android eta iOS sistemetan jaits daiteke bai euskaraz bai gaztelaniaz. Gainera, txat-sistema bat ere badu entzuteko edo hitz egiteko arazoak dituzten pertsonentzat.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak