Berriak Herrizaingoa
Eu

Berdinsarearen garapenerako hitzarmena berritu dute Herrizaingo sailak, Eudelek eta Emakundek (2011-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urriak 07

Erabakia, EUDEL – Euskal Udalerrien Elkartearen eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen arteko lankidetza-hitzarmena baimentzeko dena. Helburua: Emakumeen aurkako indarkeriaren aurka eta berdintasunaren alde egiteko Euskal Udalerrien Sarea – Berdinsarea garatzea.

Berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako biolentziaren aurkako Administrazio lokalen programak eta zerbitzuak sustatzeko

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Berdinsarearen garapenerako kolaborazio hitzarmen berri bat izenpetzea Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen eta Emakunde Emakumearen Euskal Erankudearen artean. Hitzarmen honen bitartez berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako biolentziaren aurkako lana bultzatu nahi da. Gaur sinatutako hitzarmenak 2005ekoa luzatzeko balio du.

2002ko azaroan abiatutako tratu txarren biktima diren emakumeen Segurtasun Planak aurreikusi zuen, besteak beste, Berdinsarearen sorrera, alegia, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Euskadiko Udalen Sarea. Ekimenak indarkeri mota honi aurre egiteko programen eta ekintzen ezarpena eta biktimak laguntzeko, esperientzien hartu-emana eta koordinazioa bultzatu nahi ditu. Plan horrek Eudel eta Emakunde inplikatzen zituen. Ondorioz, erakunde biek kolaborazio hitzarmena sinatu zuten 2005eko otsailean, hurrengo lau urtetan luzatu zena.

2009ko maiatzan egindako berrantolaketaren ondorioz, hitzarmen hori Eusko Jaurlaritzaren egitura eta eginkizun berrietara egokitze aldera, Eudelek, Emakundek eta Herrizaingo Sailak 2010eko irailean hitzarmen berri bat sinatu zuten.

Hitzarmenaren edukia

Berdinsarearen helburua da berdintasunaren aldeko eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka administrazio lokalek kudeatutako programa eta zerbitzuak indartzea, koordinatzea eta ebaluatzea. Sare honen bitartez, gai honi buruzko erantzun lokala hobetu nahi da, administrazio hauen eta udalez gaindiko erakundeen arteko lokarri gisa jardun dezan.

Bere aldetik, Herrizaingo Sailera atxikitako Genero Indarkeriako Biktimen Arretarako Zuzendaritzaren eginkizun desberdinen artean dago genero biolentziaren biktimen prebentziorako eta arretarako programa integralak sustatzea eta koordinatzea erakunde eta administrazio publiko desberdinen artean, baita Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baitan programak eta egitasmoak gainbegiratzea eta haien segimendua egitea.

Azkenik, Emakunde Emakumearen Euskal Erankudearen eginkizuna da EAEko arlo politikoan, ekonomikoan, kulturalean eta sozialean arauak lantzea emakumezkoen eta gizonezkoen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortze aldera. Era berean, euskal botere publiko desberdinek arau hauek aplika dezaten gainbegiratu behar du, baita programen arteko koordinazio neurriak ezarri emakumezkoen egoerarengan eta emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasunarengan eragina dutenen artean.

Hori guztia dela eta, Berdinsareak arlo lokalean berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko programen eta ekintzen garrantzia kontuan izanik, Gobernuak gaurko bileran baimendu du hitzarmen berriaren izenpetzea. Elkarlana honako arlo hauetan gauzatuko da: aholkularitza teknikoaren ondorioz sortutako gastuen finantziazioan eta garapenaren laguntza tekniko zuzena eskainiz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan