qrcode

Martxoan 1.270 langabe gehiago izan dira eta kontratazio mugagabea maila historikoetara igo da

2022-04-04

Martxoa hilabete berezia izan da gauza askorengatik. Larriena eta garrantzitsuena, Ukrainako gerra eta denek ezagutzen dituzten ondorio ekonomikoak.
Baina hilabete garrantzitsua da, COVID bidezko aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak amaitu direlako eta lan-erreforma berriaren trantsizio-aldia itxi delako. Horren guztiaren isla izan dira iazko langabeziaren antzeko igoera, kontratazio mugagabearen errekor historikoa eta RGIren titularren kopuruaren beherakada. Hau da hilabete honetako argazki laborala, datu kontrajarriekin.

Egia esan, oraindik ezin dugu jakin gerraren benetako eragina, ezta Espainiako eta Euskadiko gobernuek hartutako neurriena ere. Garai berri batean sartu gara, eta aurreko azterketa-eskuliburuek ez digute balio. Bat-bateko aldaketak, tragikoak batzuk, bizkortu egiten dira.

Baina dakiguna da duela urtebete martxoan langabeziak gora egin zuela eta urte osoan nabarmen egin zuela behera. Eta gaur egun, orduan bezala, baliabide publiko guztiak eta enpresen ahaleginak enplegua babestera bideratzen direla.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak