Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Eusko Jaurlaritzak "Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planaren" 2010eko kudeaketa txostena onartu du (2011-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urriak 07

Erabakia: 2008-2012 Sasoiko Lanaren Arretarako Plan Integralari dagokionez, 2010. urteko Kudeaketa eta Jardueraren gaineko urteko txostena onartzeko dena.

Jaurlaritzaren Kontseiluak Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Planaren 2010eko ebaluazio-txostena onartu du, zeini esker, Euskal Autonomi Erkidegoan lan egin duten milaka sasoiko langile jatorrian kontratatuak izan diren eta beraiek eta euren familiek arreta soziosanitarioa eta haurren eskolaratze zerbitzuak erabili ahal izan dituzten.

Pilar Unzaluren departamentuak, parte diren beste administrazio eta nekazaritza sindikatuekin batera, programa hori martxan jartzea erabaki zuten; beti ere, kontuan hartuz, Euskadin ditugun sasoiko langileak, Araban batez ere, patata eta mahats bilketarako milaka eta milaka direla Hori horrela, kontratazio baldintza hobeagoak lortzen dira, behin-behineko bizitokiak egokiagoak dira, sasoiko langileekin etortzen diren haurren eskolaratzea bultzatzen da eta kanpotik datozenen integrazioa eta sentsibilizazioa hobesten da.

Zehatz-mehatz, 2010.urtean zehar eginiko ekintzen artean, azpimarratzekoak dira haurren eskolaratze datuak, guztira ehun inguru.

Krisi ekonomikoak ere zeresan handia izan du, batez ere, jatorriankontratatutako langile kopuruan, guztira 739, eta egoitzak eta bizitokiak hobetzeko laguntzen eskaera publikoen kopuru jaistean ere, 2 2009an, 2 2010ean eta 0 2011ean.

Era berean, administrazio ezberdinen elkarlanari esker, hainbat hobetzeko esparru ezagutu ahal izan dira; bizitoki batzuetako baldintza eskaxak, urik, argirik eta komunik gabeak; etxebizitza horiek hobetzeko dirulaguntza publikoen eskaera eza; lanaren prekariotasuna eta Lan Ikuskaritzaren paper garrantzitsua eta, UAGAk kontrataziorako jarritako lan baldintza altuei ezin eutsi izana sektorea jasaten ari den krisia dela eta.

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu duen txosten horrek ere zera azpimarratzen du, behin "Sasoiko langileen arreta osorako 2008-2012ko II. Plan" hori bukatuta eta egin beharreko balorazio guztiak egin ondoren, antzeko Plan bati jarraipena emateko beharra, abian jarritako aurreko ekintzei jarraipena emanez, beste batzuk indarrean jarriz eta berriak gehituz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan