Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Euskadik bat egin du Ebroko Hidrogeno-korridorearekin

2022-04-04

Euskadik bat egin du gaur goizean Ebroko Hidrogeno-korridorearekin. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak parte hartu du atxikipenean, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariarekin batera, Aragoiko Gobernuak Zaragozan duen egoitzan egindako ekitaldian.

Bileran, Euskadi, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako gobernuek manifestu eta babes gutuna sinatu dute, Ebroko Hidrogeno-Korridorea bultzatzeko eta sendotzeko. Proiektu honen helburu da Estatuaren ipar-ekialdean abian dauden eskualde-ekimenen arteko lurralde arteko koordinazioa indartzea, hidrogenoaren ekonomia azkar eta eraginkortasunez hedatzen laguntzeko, hidrogenoaren garapenean eremu geografiko liderra sortuz.

Informazio gehiago erantsitako oharrean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)