Berriak Herrizaingoa
Eu

Herrizaingo sailak diruz lagundu du terrorismoari, biktimei eta biktimen justiziari buruzko Euskal Kriminologia Institutuaren ikerketa bat (2011-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urriak 07

Erabakia: terrorismoaz, biktimez eta biktimentzako justiziaz azterlan bat egiteko, KREI Kriminologiaren Euskal Institutuari zuzeneko diru-laguntza bat emateko dena.

Gobernu Kontseiluak 50.000 euroko zuzeneko dirulaguntza onartu du gaur Euskal Kriminologia Institutuarentzat terrorismoari, biktimei eta biktimen justiziari buruzko ikerketa bat egin dezan. Ikerketa honen bitartez, biktimen justiziaren kontzeptuan sakondu nahi dute Zigor Zuzenbidearen baruan, baita terrorismoko biktimen trataeran eta arretan ere. Era berean, biktimak babesteko erantzun penal berriak sustatu nahi dituzte.

Terrorismoko biktimei buruz nazioartean egin diren saioetatik abiatuko da egitasmoa, bai Nazio Batuen zein beste nazioarteko erakundeen Ebazpenak eta Gomendioak aztertuz, bai Europako Legebiltzarreko esperientzietan oinarrituz: Europako Kontseilua eta Europar Batasuna. Hau guztia gaiari buruzko Zuzenbide Konparatuko informazioekin osatuko da.

Era berean, biktimen justiziaren kontzeptuan sakonduko da, Zigor Zuzenbidearen barruan, biktimen babeserako printzipioaren garrantzia eta ondorioak aztertuz arlo prozesalean nahiz zehazki haren funtsaren ikuspegitik, baita terrorismoko biktimen trataerari eta arretari dagokienez ere.

Biktimak "zigor penalen muinean" berriz kokatzea izango da azterketa honen erronka nabarmenena. Zentzu honetan, beharrezkoa litzateke ez bakarrik zigor penalen prozesuetan biktimen baldintzei pisu handiagoa ematea, azken hau dagoeneko kontuan hartzen hasi dela, batez ere, terrorismoko biktimen kasuan. Biktimak babesteko erantzun penal berriak sustatu nahi dituzte gerorako biktimizazio prozesuak eragozteko neurrien bitartez, hala nola, desgaikuntza bereziak familia arloan; bizilekua izateko, hurbiltzeko eta komunikatzeko debekuak; edo biktimarioa programa jakin batzuk betetzera behartuz, besteak beste, prestakuntzakoak, kulturalak, hezitzaileak, profesionalak, sexu-hezkuntzakoak, eta abar). Exekuzioaren arloa kontuan hartuko da ere, non biktimaren justiziaren inplikazioek banan-banako trataera merezi duten.

Azken alde hauek, terrorismoko biktimen kasuan, justizia leheneratzailearen benetako aukeretara hurreratzen lagunduko digute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan