Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Nekazarien sindikatuak gizarte solaskide gisa aritzeko dirulaguntzen deialdia (2011-10-07(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko urriak 07

Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan izaera sindikala duten Nekazaritzako Erakunde Profesionalentzako 2011eko ekitaldirako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran onartu du Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako erakunde profesionalaren izaerako sindikatuentzako dirulaguntzen 2011erako deialdia. Guztira, 234.282 euroko dirulaguntzak eskainiko dira.

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburu Pilar Unzaluren aginduari, zeinaren bidez, nekazarien sindikatuak gizarte solaskide aritzeko dirulaguntzen deialdia egin baita.

Dirulaguntzon xedea, administrazioarekiko harremanetan nekazarien sindikatuak gizarte solaskideak izatea errazteaz gain, ekoizle txikiak taldeka antola eta babes ditzaketen erakunde handiagoen funtzionamendua indartzea da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan