Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu adimen artifizialaren aplikazioa sustatzeko enpresetan

2022-04-04

 

- SPRI Taldeak kudeatutako Adimen Artifizial Aplikatuko programak 86 onuradun izan zituen iaz, eta bakoitzak 44.000 euroko dirulaguntza jaso zuen batez beste

 

Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro bideratuko ditu aurten Adimen Artifizialaren aplikazioa sustatzeko euskal enpresetan. SPRI Taldeak kudeatutako programa hori zabalik dago eta eskaerak aurkezteko epea azaroaren 21ean amaituko da. Ekimen honi esker teknologia honen eskaintza eta eskaera aktibatuko da Euskadin.

Iaz ekimen honek 86 enpresaren 96 proiektu babestu zituen eta bakoitzak 44.000 euro jaso zituen batez beste.

Laguntza-programaren helburua da Adimen Artifizialeko teknologiak ezartzeko proiektuak babestea, laguntzak banatuz zerbitzu zein konponbide komertzialetan Adimen Artifiziala aplikatzeko proiektuei. Proiektu horiek frogatu beharko dute Adimen Artifizialeko algoritmoak erabiltzen dituztela Machine learning, Deep learning eta Ikusmen Artifiziala bezalako esparruetan.

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera-zentro bat duen eta Adimen Artifizial Aplikatuaren arloan diruz lagun daitezkeen jarduerak garatu nahi dituen edozein pertsona fisiko nahiz enpresari zuzenduta daude Adimen Artifizial Aplikatuko programaren laguntzak.

100.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko laguntzak dira. Kontzeptu bakoitzerako dirulaguntzaren portzentajea % 50ekoa izango da.

Adimen artifizialaren esparru desberdinei buruzko jakintza berriak eskuratzeaz gain, posible izango da hardware eta software berrien erosketa finantzatzea, eta baita ere aholkularitza, ingeniaritza eta antzeko zerbitzuen kostuak.

Azken helburua da negozioaren produktibitatea hobetzea datuen analisi aurreratuan oinarritutako erabakiak hartuz.

Euskal enpresek aukera izango dute euren negozio-emaitzak hobetzeko algoritmo aurreratuak erabiliz, teknologia berri horiei buruzko ezagutza berriak eskuratzeko edo erabakiak datuetan oinarrituta hartzeko prozesuak indartzeko.

2 iruzkin
  • 2022-04-04

    Inbertsio hobeak kontsultatzeko ere, eserlekutik mugitu gabe dirua irabazten duenak beldurraren makina aktibatzen du edo ez.

  • 2022-04-04

    Incluso para consultar mejores inversiones haya quien gane dinero sin moverse del asiento, se active la máquina del miedo o no.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Aitor Urzelai Inza
    SPRI - Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia (XII legealdia)