
URAk Artziniegan 2,5 km-ko kolektore-zati bat eraikitzeko proiektua idazteko lizitazioa hasi du
- Kolektore berriari esker, Gordelizen herriguneko hondakin-urak Artziniegako saneamendu-sistemara bideratuko dira
- Idazteko epea 7 hilabetekoa da, eta lizitazio-aurrekontua 100.000 eurokoa da, BEZa barne.
Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, 2,5 km-ko kolektorea eraikitzeko proiektua idazteko lizitazioa egin du, Gordelizko hondakin-urak Artziniegako saneamendu-sistemara bideratu ahal izateko. Proiektu horrek, gainera, gaur egun idazten ari dena osatzen du, Artziniegako udalerriko hondakin-urak Gueñesko HUAra bideratzea ahalbidetuko duena.
Kolektore berriaren trazadura aprobetxatuz, Artziniegako urtegitik datorren hornidura-hodiaren zati bat berritzea eta ordeztea aurreikusi beharko da proiektuan, Gordelizetik Artziniegako Edateko Ura Tratatzeko Plantara doan tartean; baita Artziniegako biltegiaren eta Gordelizko ingurunearen artean dagoen banaketa-sarea berritzea eta handitzea ere.
Idazteko epea 7 hilabetekoa da, eta lizitazio-aurrekontua 100.000 eurokoa da, BEZa barne.