HDEK-K Aldeko Txostena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko Inbertsio Estrategikoen Plana (22-24) eta hura finantzatzeko formula gauzatzeko erakundeen arteko akordioari
Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak aldeko txostena eman dio gaur joan den asteazkenean Iñigo Urkullu lehendakariak eta hiru ahaldun nagusiek aurkeztutako 2022-2024 aldirako EAEko Inbertsio Estrategikoen Plana gauzatzeko Erakundeen arteko Akordioari, baita plan horretan jasotako finantzaketa-formulari ere. Ildo horretatik, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek konpromisoa hartu dute bakoitzak bere eskumenen esparruan aurreikusita dauden proiektu estrategikoak egiteko, 528,8 M €-ko zenbatekoaz.
2022-2024 aldirako EAEko Inbertsio Estrategikoen Planak erakundeen arteko lankidetzaren eta inbertsio publikoaren aldeko apustua egiten du, suspertzeko, eraldatzeko eta erresilientziarako palanka gisa.
Inbertsio horiek Euskadi Next 2021-2026 Programan jasota daude. Programa hori mugarria izan zen Covid ondoko aroan hazkunde ekonomikoaren oinarriak ezartzeko erantzun kolektibo baten diseinuan, epe ertainean egiturazko eraldaketa-prozesu bat bultzatzeko eta epe luzera garapen jasangarriago eta erresilienteago bat lortzeko hiru alderdi hauetan: ekonomiko-finantzarioa, soziala eta ingurumenekoa.
Otsailaren erdialdetik, Errusiak Ukraina inbaditu izanaren ondorioz, gero eta ziurgabetasun handiagoko agertokia dago, eta premiazkoa da Euskadi Nexten jasotako inbertsio eraldatzaile batzuk bizkorrago egikaritzea; oso bereziki, euskal ekonomiaren eraldaketa energetiko-ekologikoa azkartzea ahalbidetuko duten inbertsioen kasuan.
Planak finantza-zuzkidura hau izango du:
|
2022 |
2023 |
2024 |
GUZTIRA |
Eusko Jaurlaritza/ Gobierno Vasco |
49,07 |
214,86 |
168.87 |
432,80 |
Foru Aldundiak / Diputaciones Forales |
44,20 |
51,20 |
0,60 |
96,00 |
Araba / Álava |
7,00 |
9,00 |
- |
16,00 |
Bizkaia |
23,00 |
25,00 |
- |
48,00 |
Gipuzkoa |
14,20 |
17,20 |
0,60 |
32,00 |
|
93,27 |
266,06 |
169,47 |
528,80 |
Eusko Jaurlaritzak behar diren zuzkidurak egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko, 2023ko eta 2024ko ekitaldietarako Aurrekontu Orokorren kontura, urte bakoitzerako aurreikusitako zenbatekoen arabera, eta foru-aldundi bakoitzari transferituko dizkio esleitutako kopuruak.