Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailak kanpaina bat abiaraziko du adinekoen aurkako tratu txarrei aurrea hartzeko

2011.eko urriak 11

900 855 001 telefono-zenbakiaren bitartez tratu txarren biktima posibleei babesa eskainiko zaie 24 orduz, eta zerbitzua librea eta doakoa izango da

Gemma Zabaleta sailburuak adinekoen tratu txarren kontrako sentsibilizazio-kanpaina bat aurkeztu du gaur Donostian. Doako telefono-zenbaki bat (900 855 001) jarri dute martxan biktima posibleentzat, tratu txarren kasuak edo kasuen susmoak salatzeko aukera izan dezaten.

Europako erakundeek honela definitzen dituzte tratu txarrak: "adineko baten aurka egindako ekintza edo ez-egite oro, adinekoaren bizitzaren, segurtasun ekonomikoaren, osotasun fisikoaren edo askatasunaren aurkakoa baldin bada edo adinekoaren nortasunaren garapena arrisku larrian jartzen badu".

Sailak iaz egin eta aurkeztu zuen azterlan baten arabera, Euskadin 60 urtetik gorako 13.000 bat pertsona mota bateko edo besteko tratu txarrak jasaten egongo lirateke. Pertsona horiek antsietatea, depresioa, higienerik eza eta etxebizitzaren bizigarritasun-baldintzarik eza pairatuko lukete edo, are okerrago dena, zaintzaileen aldetik tratu txar fisiko edo psikologikoak jasateko arriskuan egongo lirateke.

Estatuan horrelako txosten gutxi daude eta, bertan, 60 urtetik gorako pertsonen artean, tratu txarren prebalentziako egoerak ehuneko 0,9 zirela identifikatu zen. Horretaz gain, beste 8.000 kasutan ere tratu txarren bat bazegoela susmatu zuten egileek, egoera pertsonalak kontuan izanik.

Gaur aurkeztu den kanpainak No dejes que ocurra (Ez dadila gerta) izena du eta gaitz horri aurre egitea du xede, patologia fisiko eta psikiko larriak eragin baititzake, frogatuta dagoenez.

Gemma Zabaletak tratu txarrei buruz hitz egin du eta "etengabe erreparatu beharreko errealitatea" dela esan du. Problematika hori ez dago zabaldua Euskadin, baina, hala ere, sailburuaren esanetan, gizartearen aurrean ikusgai jartzea komeni da "gure herritarren eskubideak eta duintasuna babesteko beharrezkoak diren neurriak hartuz, eta, bereziki, kalteberatasun-egoera larrienean dauden herritarrenak, hau da, adinekoen eskubideak eta duintasuna".

900 855 001 telefono-zenbakiaren bitartez tratu txarren biktima posibleei babesa eskainiko zaie 24 orduz, eta zerbitzua librea eta doakoa izango da. Espainian ez dago horrelako proiekturik; proiektu berritzailea da eta sei hilabeteko esperimentazio-fasea izango du. BetiON telelaguntza-zerbitzuko profesionalek hartuko dituzte deiak, eta salaketak entzun eta aztertu ostean, zerbitzu espezializatuetara bideratuko dituzte.

Urriaren 17an hasiko da kanpaina eta hilabeteko iraupena izango du; markesinatan kartelak jarriko dituzte, irratian kuñak emango dituzte eta telebistan publizitatea egingo dute.

Jaurlaritzak duela zenbait aste aurkezturiko adinekoen ekintza-planaren lehentasunezko helburu bat tratu txarren aurkako borroka da. Planean hainbat neurri biltzen dira eta batzuk martxan daude dagoeneko, hala nola Berrikuntza Soziosanitarioko Zentroa, arreta etxean emateko Etxean Ondo esperientzia pilotua edo BetiON telelaguntza-zerbitzua. Etxean Ondo ekimena irailean abiarazi zen Gipuzkoako bost udaletan, Donostian, Irunen, Oiartzunen, Tolosan eta Zarautzen; BetiON zerbitzua, aldiz, orain arteko azken neurria izan da. Neurri horien guztien bitartez adinekoen segurtasuna bermatzea lortu nahi da, baita haiekin harremanetan dauden profesionalak prestatzea ere.

3 iruzkin
  • @caritas_bizkaia
    2011.eko urriak 19

    Comentario de Twitter:
    Empleo y Asuntos Sociales lanza una campaña para prevenir los malos tratos a las personas mayores.
    El teléfono... http://t.co/jTWEZ4nm

  • @jcmelero
    2011.eko urriak 12

    Comentario de Twitter:
    Empleo y Asuntos Sociales lanza una campaña para prevenir los malos tratos a las personas mayores http://t.co/AknE5Nqw

  • @GrupoLagunduz
    2011.eko urriak 11

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Empleo y Asuntos Sociales lanza una campaña para prevenir los malos tratos. http://t.co/ffl1uPJf

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)