Dekretu-proiektua, Natura 2000 sareko Gasteizko Mendi Garaiak handitzeko eta eremu horretako helburuak eta kontserbazio-neurriak berrikusi eta eguneratzeko. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-03-29

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak aurreikusita dauka Gasteizko Mendi Garaiak Natura 2000 Sareko eremua handitzeko dekretu-proiektua egiten hastea, biodibertsitatea babesteko gaur egun Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuta dagoena baino zabalagoa den lurralde batean, eta, ondorioz, gunean aplikatu beharreko kontserbazio-helburuak eta -neurriak eguneratu eta zabalagoa den eremura egokituko dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, lege- edo erregelamendu-proiektua edo -aurreproiektua egin aurretik, beharrezko kontsulta publikoa egin da 2022ko martxoaren 1etik 16ra bitartean, administrazio publiko eskudunaren web-atariaren bidez.

Aurretiazko kontsultaren epea amaituta, ez da inolako ekarpen edo iruzkinik jaso. Ondorioz, jarraian, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren Agindua landuko da; agindu horren xedea honakoa da: Gasteizko Mendi Garaiak Natura 2000 Sareko espazioa handitzea eta haren helburuak eta kontserbazio-neurriak berrikustea eta eguneratzea.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan