Berriak Lehendakaritza

Ikerketa eta garapeneko elkarlaneko zeharkako proiektu traktoreak diseinatzeko laguntzen programa arautzen duen dekretu-proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2022-03-28

Onartu nahi den Dekretuaren xedea da laguntza-programa berri baten funtzionamendua arautzea. Programa horren helburua da Ikerketa eta Garapeneko Zeharkako Lankidetza Proiektu Traktoreen diseinu-fasea babestea zahartzaro osasungarriaren, mugikortasun elektrikoaren eta ekonomia zirkularraren esparruetan.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Dekretu-proiektua jendaurrean jarri da izapidetzen ari den arauan interesa duten gizarte-eragileek ahalik eta parte-hartze handiena izan dezaten, eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan (euskadi.eus) eta Irekian argitaratu da.

Horretarako ezarritako epea igarota, ez da iruzkinik jaso. Horregatik, Dekretu-proiektua egiteko prozedura izapidetzen jarraituko da, eta testua egingo da, Lehendakariak aldez aurretik onar dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan