Berriak Lehendakaritza
Eu

"Ezkutatuak begibistan: euskaldunak" erakusketak estatuko eta tokiko historiako Ameriketako elkartearen saria jaso du

2011.eko urriak 10

Erakusketa New Yorken eta Idahon aurkeztu zen

Euskaldunak Estatu Batuetara emigratzera bultzatu zituzten arrazoiak azaltzen ditu

Euskaldunek Estatu Batuetara egindako emigrazioaren historiak lehenengo saria jaso du nazioartean. Irailean, Estatuko eta Tokiko Historiako Amerikako Elkarteak (AASLH) "Ezkutatuak begibistan: euskaldunak" erakusketaren meritua saritu zuen. Erakusteka New Yorken inauguratu zen eta orain Idahon dago, Boiseko Euskal Museoan, erakusketa antolatu duen erakundean.Michel Vogtek, saritu duten erakusketaren komisarioak, Richmond hirian (Virginia) jaso zuen saria. 

Vogt-ek Julián Celaya Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan diren Herritarrentzako eta Euskal Gizaltaldeentzako zuzendariari bidalitako eskutitz pertsonal batean eskerrak eman zizkion erakunde horrek erakusketa antolatzeko eman zuen laguntzagatik. «Aukera paregabea izan da Euskal Museoaren izena Estatu Batuetako beste zenbait lekuetara zabaltzeko eta jende gehiagok ezagutzeko presentzia handia dugula euskal historian», gogoratu zuen.

Sari horren bitartez, AASLH-k Amerikako Estatu Batuetako eta tokiko historia gordetzearen alde egindako ahalegina eskertu nahi izan zion erakusketa horri.

 «Euskal Museoaren erakusketa hau komunitatearen ahalegin handi baten ondorioa da eta bere sorreran euskal jatorriko jende ugarik hartu zuen parte, bai Boiseko jendeak, bai Euskadikoak», esan zuen Kenneth C. Timino AASLH‑ko sarien komiteko zuzendariak. «Ezkutatuak begibistan: euskaldunak» aukera ezin hobea da Boiseko Euskal Museoarentzat; horrekin, museoak bere arbasoak, euskal etorkinak, aintzatetsi ditu, baita AEBetara bidaiatzeak eragin zizkien zailtasun guztiak ere», gogoratu zuen zuzendaritzako kideak.

Boisetik abiatuta, euskal presentzia esanguratsua duten Estatu Batuetako beste zenbait hirietara eramango dute erakusketa. Euskadin formatu txikiagoan ikusi ahal izango da, baina horretarako azaroa arte itxoin beharko da, erakusketa Donostian izango baita azaroaren 2, 3 eta 4an, Euskal Gizataldeen bosgarren biltzarra dela eta.

     

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Secretaria de Acción Exterior