Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lanbidek 3,3 milioi euro bideratuko ditu Europako funtsetatik biztanleria aktiboa birkualifikatzeko laguntzetara (Gobernu Bilera 2022-3-29)

2022-03-29

Gobernu Kontseiluak onartu du Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak 3,3 milioi euro bideratzea 2022an, sektore estrategikoetan, pertsonen zaintzan eta despopulazio-arriskuan dauden eremuetan biztanleria aktiboaren kualifikazio- eta birkualifikazio-ekintzen garapena diruz laguntzeko. Diru-laguntza horiek Europar Batasunak finantzatzen ditu, Next Generation Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. 

Lanbidek lehen aldiz egiten duen deialdi honek 3,3 milioi euroko aurrekontua du, eta hainbat jarduera-ildotan banatzen da, prestakuntza-ekintzen tipologiaren eta onuradunen arabera. Kualifikazioaz gain, gaitasun profesionalak ebaluatzeko eta egiaztatzeko laguntza ere sartzen da. 

Prestakuntza-ekintzak enpresek, enpresa-taldeek eta irabazi-asmorik gabeko erakundeek garatu ahal izango dituzte, bai eta prestakuntza-erakundeek ere. Deialdiaren ildoek langile landunen, Lanbiden edo beste zerbitzu publiko batzuetan izena emandako langabeen eta kalteberatasun bereziko kolektiboen parte-hartzea jasotzen dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko