Berriak Lehendakaritza
Eu

Eskualdeetako Batzordeak aho batez onartu du lehendakariak aurkeztu duen txostena

2011.eko urriak 11

Eusko Jaurlaritzak egindako testuak Europar Batasunaren industria-politikaren bidea markatuko du

Lehendakariak komunitatearen industria politika bideratuko duen txostena aurkeztu du, Eskualdeetako Batzordearen aurrean. Eusko Jaurlaritzak idatzitako testua aho batez onartu dute eta ez du zuzenketarik jaso. Txostena aurkeztean, lehendakaria testuaren ardatz nagusiez mintzatu da, ETE-ek industria politikan duten garrantzia azpimarratu du, eta «ezagutza sortzen duten eragileen» arteko elkarreragina nabarmendu du, biek batera garapenari lagun diezaioten; era berean, gobernantza sistema publiko «eraginkor» baten beharra aldarrikatu du.

Aurkeztutako testuak sektore guztiei erantzun bat emango dien politika bate alde egiten du, «beren jarduera aintzat hartu gabe». Lehendakariaren iritziz, politika honek «sektore helduak eta berriak» batu behar ditu, eta hala  txostenean ETE-ei garrantzi berezia ematearen aldeko apustua egiten da, lehendakariak adierazi duenez, enplegu industrialaren bi heren sortzen baitituzte. Izan ere, «lehiakorrak izango gara, gure ETEak ere hala baldin badira», ziurtatu du Patxi Lopezek.  Beste ardatz nagusi bat, gorbenantza sistema publiko «eraginkor» baten beharra izan da, «sektore pribatu lehiakor bat ez ezik sektore publiko eraginkor bat ere behar dugulako», erantsi du lehendakariak.

Industria politika integratu bat globalizazioaren garairako: lehiakortasuna eta jasangarritasuna jomugan txostena izenburupean, Patxi Lopez lehendakariak Europako industria-politikari buruzko txostena aurkeztu du Eskualdeetako Batzordean.  Aurkezpena Europako Batzordeak Bruselan (Belgika) duen Charlemagne eraikinean egin da.

Eskualdeetako Batzordeak, tokiko, eskualde, herrialde eta Europar Batasuneko gobernuen artean «koordinazio handiagoa» egotea nahi du, «gobernu bakoitzari eraginkorren den lekuan jarduten utziz» adierazi du Patxi Lopezek. Aurkezpenari amaiera emateko, lehendakariak testua aho batez onartu izana gogorarazi eta eskertu nahi izan du.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)