Bizkaiko Batzar Nagusien Etxea eta Astra aterpea bisitatzea Gernikan

2022-03-24

Estela Barnes de Carlotto, Claudia alaba eta Ignacio Guido biloba Gernikako Etxera joan dira, Argentinako Egiaren eta Justiziaren aldeko Memoriaren Egunean Gernikako Zuhaitza ikustera. Horiekin batera, Ricardo Alfonsin Argentinako enbaxadorea, Monika Hernando Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren zuzendaria eta Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izan dira.

Gero, Astrako bunker aterpetxea non dagoen ikusi dute, Oier Plaza lagun dutela. Eta, arratsaldean, Sabino Arana Fundazioak Bilboko Campos Elíseos antzokian (Memoriaren kultura) antolatutako ekitaldi batean parte hartu dute. Ignacio Guido Montoya Carlotto pianista eta konpositoreak musika-emanaldia eskaini du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Estela Barnes De Carlotto(" Abuelas de la Plaza de Mayo" elkarteko lehendakaria); Ricardo Alfonsín (argentinako Embaxadorea)