Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak euskal komunitatea hartu du Bruselan

2011.eko urriak 10

Patxi Lopez Europako hiriburuan dago eta bihar Europako industria-politikaren txostena aurkeztuko du Eskualdeen Lantaldearen aurrean

Lehendakariak ziurtatu du Europako Lantaldearen aurrean Europako industria-politikari buruzko txostena aurkeztea adostutako testu baten "erreferente" eta "bozeramaile" aukeratu izanaren isla dela; lehendakariaren iritziz testu honek Europar Batasunaren etorkizuneko industria-politika markatuko du. Hala, Lopezek adierazi du «poza bikoitza dela» eta berretsi egin du, egoera hau, batetik, "zalantza eta ezegonkortasun une" hauetan, Euskadik Europako proiektuarekiko ageri duen konpromisoaren "adibide argi bat" dela. Bestetik erantsi du, «gure herria lider gisa aitortu egiten duela, sektore industrialarekiko duen bokazioa eta berari ematen dion bultzadagatik, gure hazkundearen zein ongizatearen oinarri sendoenetariko bat izan baita beti".

Euskal ordezkaritza Bruselara egiten ari den bidaia instituzionalak ere iritzi bat defendatzeko balioko du; lehendakariak hiru puntutan laburbildu du: «politika gehiago, Europa gehiago eta eskualdeei garrantzi handiagoa ematea, Europa eraikitzeko orduan». Lopezek eskualdeei garrantzi handiagoa ematea eskatu du, bere iritziz, «hurbiletik eta zuzeneko ezagutzatik» egindako tokiko jarduketen metaketek, «ordezkari garen gizarteen errealitate eta beharrei erantzun hobea ematen dietelako».

Patxi Lopez lehendakariak Bruselako euskal komunitateari harrera egin dio Wolubilis Kultur Zentroan egin den ekitaldian. Bertan ere, Bernabe Unda Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua, Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua eta beste ordezkari politiko batzuk izan dira. Harreraren aurretik, gonbidatuek Tolosako Orfeoiaren kontzertuaz gozatu ahal izan dute.

Lehendakariak, gainera, Bruselan Euskal Etxe bat egiteko ekimanagatik bere «poza» agertu du eta ziurtatu du «gero eta hurbilago» dagoela. Abian dagoenean, lehendakariaren arabera «euskal presentzia nabariagoa» izango da. Hala, Euskadi gure lurraldetik kanpo ezagutzea «ekarriko» duela eta jende berri askok nor garen eta zer ordezkatzen dugun jakin ahal izango duela» esanez bukatu du bere agerraldia.

 

Iruzkin bat
  • @Elgordoamigo
    2011.eko urriak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lehendakariak euskal komunitatea hartu du Bruselan. http://t.co/5x4Gtwzw

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)