Berriak
Eu

Euskadik europar agenda proaktiboa izango du Europako instituzioek antolatzen duten eskualde-politikako ekitaldi nagusian: Open Days 2011

2011.eko urriak 09

 Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak koordinatuta, eta 7 urtez jarraian parte hartu ondoren, Euskadi europar eskualde proaktiboenetako bat izango da   Open Days- Eskualde eta Hirien Europar Astea izeneko ekimenean (Brusela, urriaren 10etik 13ra).

Euskal ekimenak europar jardunbide onentzat hartu dira garapen jasangarriaren alorrean eta ondasunak eta enplegua sortzen dituzten ekoizpen-sektore berrien sorkuntzaren alorrean

 

Urriaren 10etik 13ra bitartean Bruselan egiten diren Egun Irekiak -Open Days- eskualde-politikari buruzko europar zita nagusia dira; gainera, sasoi berean, Eskualdeetako Lantaldearen osoko bileran aurkeztuko da Europar Batasunaren politika industrialaren etorkizunari buruz Lehendakariak egin duen irizpena; testu hori erreferentziazko testua izango da Europarentzat.

Europako instituzioek antolatuta, eta 6000 pertsona eta 250 eskualde baino gehiagoren parte-hartzearekin, Egun Irekiak urtero antolatzen dira toki eta eskualde mailako garapenaren alorreko eta hazkunde ekonomikoaren alorreko ekimen onenak eztabaidatzeko eta sustatzeko.

Orobat, egun hauetan europar agenda mardula izango dute Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak -Bernabé Unda- eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak -Pilar Unzalu-, eta baita euskal erakunde publiko-pribatuen ordezkariek eta tokiko agintariek ere.

Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak Euskadiren esku-hartzea koordinatuko du egun horietako ekitaldi eta lan-bileretan; bertan, goian aipatutakoez gain, Arantza Leturiondo Ingurumen Sailburuordea, Xabier Garmendia Sailburuordea eta Ibon Areso Bilboko alkateordea ere arituko dira, beste batzuen artean. Lan-saio hauek bai Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan eta bai Eskualdeen Lantaldean egingo dira, edo Steiemarken austriar eskualde baten EBko ordezkaritzan.

Aurtengo Egun Irekietan, garapen jasangarrirako euskal estrategia -Ecoeuskadi2020- izan da Euskadik planteatutako eztabaidaren ardatza, eta, horri lotuta, Klima Aldaketaren Euskal Legea, auto elektrikoa, mugikortasuna, itsas energia berriztagarria eta tokiko garapena kulturaren ekonomiaren bidez. Euskadiren parte-hartzea lankidetza estuan egiten da Suedia, Frantzia, Norvegia, Austria, Portugal eta beste estatu batzuetako eskualdeekin, eta baita beste europar sare batzuekin ere, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzearekin. 

 

Euskadik ekimen onenak aurkeztuko ditu garapen eta mugikortasun jasangarriaren, energia berriztagarrien eta tokiko garapenaren alorretan

- EcoEuskadi 2020: garapen jasangarrirako eta hazkunde ekonomikorako euskal estrategiaren europar aitortza -Unzalu Sailburuak lan-bilera bat izango du Europako Ingurumen Komisarioarekin - Janez Potoznik- eta europar ENCORE sareko kideekin (Europako Ingurumenerako Sarea), EcoEuskadi2020 garapen jasangarrirako estrategia aurkezteko xedez.

Potoznik Komisarioa eta Europako gainerako instituzioak interes handia azaltzen ari dira EcoEuskadi2020ri dagokionez. Europako eskualde-estrategien arten, EcoEuskadi2020 da EU2020 europar bide-orria aplikatu duten lehenengoetako bat; horren helburua Europako hazkunde ekonomikoa bultzatzea da.

Klima Aldaketaren Euskal Legea:  Arantza Leturiondo Ingurumen Sailburuak Klima Aldaketaren euskal Legea aurkeztuko du Klima Aldaketarako Komisario Conie Hedegaarden kabinetean.

- Euskadi europar adibidea mugikortasun, jasangarritasun eta energia garbien alorretan: Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia Sailburuordeak -Xabier Garmendia- Eusko Jaurlaritzaren mugikortasun jasangarriari buruzko politika aurkeztuko du Europako eskualdeetako eta erakunde publiko-pribatuetako presidenteen aurrean. Auto elektrikoa edo energia berriztagarrien euskal estrategia aurkeztuko dira, europar adibide gisa.

Garmendiaren parte-hartzea izango duen europar mintegia Austria, Norvegia, Frantzia, Portugal, Suedia eta Espainiako zenbait eskualderekin batera antolatu da, eta mugikortasun eta energia garbiei buruzko europar zita bihurtu da.

- Auto elektrikoaren euskal estrategia, Europako eskualde-adibidea, bazkide publiko-pribatuen inplikazioarekin: IBIL, ibilgailu elektrikoaren karga kudeatzeko enpresa publiko-pribatua (Energiaren Euskal Erakundearena -EEE- eta Repsolena), Eskualdeetako Lantaldearen ekitaldi batean aurkeztuko da. Europako eskualdeek IBIL aukeratu dute erakunde pribatuak eta publikoak uztartzen dituen europar eskualde-praktikarik onentzat, mugikortasun elektrikoaren eta garapen jasangarria bultzatzen duten praktiken artean.

- Mutrikuko Planta : "olatuen" energia aprobetxatzen duen lehenengo europar planta komertziala eta munduko erreferentea - Mutrikuko olatuen bidezko energia  planta lehenengo planta komertzialetako bat da "olatuen energiaren" alorrean; gaur egun, Euskadiko mila etxek baino gehiago eskuratzen dute hortik beren energia. Energiaren Euskal Erakundeak -EEE- ekimena aurkeztuko du esperientzia hori beren eskualdeetan errepikatuko nahi duten europar eskualdeetako ordezkarien aurrean.

- Bilbo: tokiko garapena kulturaren eta sektore sortzailearen bitartez bultzatzen duen europar adibidea- Bilboko alkateordeak - Ibon Areso- Bilboren kasua aurkeztuko du: beraren garapena industria kultural eta sortzaileen bidez, eta kulturaren ekonomiak sortzen dituen aukerak. "Bilbo efektua" Europako erreferentea izan da beti, eta baita aztertu beharreko kasua ere; izan ere, garbi erakusten du industria kultural eta sortzaileak baduela palanka-efektua garapen ekonomikoa tokiko mailan finkatzeko, eta baita tokiko mailatik haratago ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko