Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta Guardia Zibilak bi droga-laborategi garrantzitsu desegin dituzte Bilbon eta Valladoliden

2022-03-23
  • Operazioan zenbait droga eta substantzia estupefazienteren 18 kg baino gehiago atzeman dituzte, eta 19.400 euro eskudirutan
  • Agintari Judizialen esku utzi dituzte 9 atxilotu, ikerketapean dagoen beste bat, 7 ibilgailu motordun eta 22 kalibreko arma labur bat. Atxilotuetako bost espetxeratu dituzte.
  • Esku-hartze horrekin bi droga-laborategi eta zenbait herritako salmenta-puntuak desegin ahal izan dira

Gertaerak 2021eko urrian hasi ziren, Bilboko Ertzain-etxeko Drogen Ikerketa Taldeko agenteak bi gizon ikertzen hasi zirenean, “speed” anfetamina-sulfatoaren eskala handiko trafikoan ustez nahastuta zeudelakoan. Ikerketen barruan, agenteek egiaztatu zuten pertsona horiek Valladolideko beste batzuekin lotura zutela, eta Guardia Zibilak ere pertsona horiek gai beragatik ikerketapean zituela. Izatez, “txikizkako droga-salmentaren” ondoriozko ikerketa batetik abiatuta, Valladolid probintzian jarduten zuen droga-banaketako sare bat aurkitu zuten.

Erakunde hori zenbait mailatan antolatuta zegoen, eta agerian zegoen drogak lekuz aldatzen zituztela. Izan ere, sareak Bilbon zuen abiapuntua eta Valladolid probintziako azken kontsumitzaileengana iristen zen. Guztiz egituratutako eta antolatutako piramidea osatzen zuten pertsona guztiak identifikatu zituzten.

Lehen atxiloketak otsailean egin zituzten Valladoliden, aurrez Bilbon “pakete” bat jaso eta Valladolid hiriburura errepidez eraman zuen pertsona bati jarraipena egin ondoren. Geldiarazi zutenean, 2 kg anfetamina-sulfato edo “speed” atzeman zizkioten. Horrela, kokaina transformatzeko lehen laborategi bat aurkitu eta desegin zuten.

Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren ikerketek bat egin, eta Bilbon jarraitu zuten, bertan baitzegoen, ustez, erakundearen sarearen zati garrantzitsu bat, eta handik hornitzen baitziren Valladoliden atxilotutako pertsonak.

Ertzaintzaren eta Guardia Zibilaren lan bateratu eta koordinatuari esker, martxoaren 9an, bi polizia-kidegoek elkarrekin egindako operazio batean, ikerketapean zeuden bi lagun atxilotu zituzten Bilbon, eta agindu judizialei jarraikiz, hainbat etxebizitzatara, garaje itxi batera eta ustez substantzia sintetikoak (anfetamina-sulfatoa) egiteko laborategi gisa erabilitako trasteleku batera sartu eta miaketak egin zituzten.

Bilboko erregistro horien ondorioz, agenteek hamabi kilogramo inguru speed, seiehun eta berrogeita hamar gramo kokaina, heroina, arma labur bat, eta drogak eta ebaketa-substantziak fabrikatzeko tresnak aurkitu zituzten —material horrekin 20 eta 30 kilo arteko speed materiala lor zitekeen—.

Azkenik, 2022ko martxoaren 11n, beste bi pertsona atxilotu zituzten Valladolid hiriburuan, ustez erakundearen probintziako azken mailan zeudenak. Ikerketak zabalik dirau. Epailearen aurrera eraman ostean, Bilboko bi atxilotuak eta Valladolideko beste hiru atxilotu espetxeratu dituzte.

Hau da “VIRGIN VA” deituriko baterako operazio horren azken emaitza:

  • Atxilotuak eta ikerketapean: 2 atxilotu Bizkaian, 7 atxilotu Valladoliden, eta beste bat ikerketapean.
  • Drogak: 265 gramo “speed”, 3.313 gramo kokaina, 1.041 gramo MDMA, 12’6 gramo heroina, 33 gramo marihuana, 700 gramo kafeina eta beste ebaketa-substantzia eta droga-aitzindari batzuk.
  • Armak: errebolber bat, 22 kalibrekoa.
  • Dirua: 400 euro.
  • Ibilgailuak: 4 turismo, furgoneta bat, motozikleta bat eta ziklomotor bat.
2 iruzkin
  • 2022-03-23

    Zorionak ematea pobretze sozialaren aurka borrokatzeari, gaizkile gutxi batzuen onurarako.

  • 2022-03-23

    felicitar luchar contra el empobrecimiento social para beneficio de pocas personas maleantes

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak