Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak Biobío eskualdeko (Txile) gobernadorea hartu du

2022-03-23

Lehendakariak Rodrigo Díaz Wörner Biobioko Eskualdeko (Txile) gobernadorea hartu du gaur goizean. Gobernadorea  Euskadin dago, bere eskualdeko ordezkaritza baten buru gisa. Bilera Ajuria Enea Jauregian egin da, eta bertan izan da ere Marian Elorza, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.

Biobioren ordezkaritzak Euskadira egingo duen bisitaren programan, besteak beste, Olatz Garamendi eta Arantxa Tapia sailburuekin bilduko da, baita eraldaketa digitaleko, Lurralde Plafinifikazioko eta Hiri Agentziako, garraioko eta ingurumenako arduradunekin ere, eta bisita bat egingo da jasangarritasunarekin konpromiso handia duen AZTI itsas ingurunean eta elikaduran espezializatutako Zentro Teknologikora.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak