Eusko Jaurlaritzak kreditu-lerroak berritu ahal izango ditu 800 milioi euroren truke (Gobernu Bilera 2022-3-22)

2022-03-22

Gobernu Kontseiluak Jaurlaritzaren kreditu-lerroak berritzeko baimena eman du gaur, 800 milioi euroan, eta urtean zehar formalizatuko dira.

Kopuru hori, aurreko urteekin alderatuta, 2021ean hasitako murrizketaren jarraipena da, pandemiak eragin zitzakeen diruzaintza-beharrak zirela-eta 2020an izan zen hazkunde handiaren ondoren. 2020an 1.700 milioi euro formalizatu ziren. 2021ean, 1.200 milioi euro, eta, orain, 2022an, aurreko urteetan formalizatzen zen 800 milioi euroko kopurura itzuli gara.

Kreditu-eragiketa horien gehieneko epea urtebetekoa da.

 

2 iruzkin
  • 2022-03-23

    Adimen artifizialaren erabileraren errentagarritasuna kalkulatzen duten sektoreak berrantolatzea, baita inbertitutako orduengatik ere, epe luzerako galerarik ez izatea. Hainbat aukera aztertzen ari naiz: gaurko ogirik eta biharko goserik ez hartzea edo ogi bera 2 aldiz ordaintzea, gatazkak sortuz.

  • 2022-03-23

    Reordenar sectores con cálculo rentabilidad uso inteligencia artificial incluso por horas invertidas no incurrir en pérdidas a largo plazo estudio diferentes alternativas no coger pan para hoy y hambre para mañana o pagar el mismo pan 2 veces, generando conflictos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko