Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Ertzaintzaren funtsezko protagonismoa azpimarratu du “demokraziaren defentsan eta Euskadiko elkarbizitzan”

2011.eko urriak 09

Bigarren Ertzaintza Eguna ospatu da gaur Arkauten

Arkauteko Polizia Ikastegian (Araba) ospatu da Ertzaintza Eguna. Ekitaldian Patxi Lopez lehendakaria izan da eta euskal poliziako kideen eguneroko lanari omenaldia egin diote, baita euskal gizarteari polizia lanaren nondik norakoak ezagutzeko aukera eskaini ere. Zerbitzuan nagusitu diren agenteei kondekorazio desberdinak eman dizkiete, zendutako agenteak gogoratu dituzte eta aurten erretiroa hartu duten ertzainei euren lana eskertu diete. Lehendakariaren esanetan “pixkanaka-pixkanaka askatasuna finkatzen ari gara Euskadin, intolerantzia gero eta baztertuago dago herri honetan eta hau guztia zuen meritua da”. Halaber, ETAren “azken kapitulua” idazten ari dela adierazi du.

Patxi López lehendakariak “elkarbizitza demokratikoa ezartzeko garaia” heldu dela esan du gaur , eta hau, “memoria eta egiaren bitartez izango da, edo ez da izango”, esan du.

Arkauten (Araba) ospatu da gaur Ertzaintzaren Eguna. Lehendakaria eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua ekitaldiaren buru izan dira. Bertan, lehendakariak onartu egin du urte askotan Ertzaintzak "jende gehiegiren axolagabetasunaren erdian" lan egin duela, baina hitza eman du "ez direla gehiago bakarrik sentituko", izan ere, "euskal gizartearen parte garrantzitsua dira".

Ertzaintzaren Egunaren bigarren edizioan, instituzio honetako kide guztiak omendu dituzte, erakundeen eta euskal gizartearen babesa eta laguntza helaraziz askatasunen eta herritarrren eskubideen defentsan egindako lanagatik.

Ekitaldian, zerbitzuan nagusitu diren agenteen merezimenduzko ekintzen kondekorazioarekin, baita aurten erretiroa hartu duten ertzainei oroitzapenezko plaka bana eman diete ere. Ekitaldien barruan, hildako agenteak oroitu dituzte.

Jaialdian mila lagun bildu dira, agenteen eta euren senitartekoen artean. Gainera, instituzioetako ordezkari ugari bildu dira: Lehendakaria, Jaurlaritzako kideak, Legebiltzarreko Mahaiko kideak, Herrizaingo Sailburu ohiak, Gobernuaren Ordezkaria, Parlamentuko bozeramaileak, Epailetzako kideak, alderdi politikoetako ordezkariak, eta abar. Era berean, euskal Udaltzaingoetako agintariak izan dira, Mossos d\'Esquadra, Nafarroako Foru Polizia, Hendaiako CCPAko arduradun, Polizia Nazional eta Goardia Zibilekoekin batera, baita Ertzaintzaren Unitate guztietako Dibisio Zuzendariak eta arduradunak ere.

 

 

Iruzkin bat
  • @IbiliDabiltz
    2013.eko irailak 02

    Comentario de Twitter:
    Benetan? http://t.co/dkMfdr4DdH

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)