Ekiolak herritarrentzako lehen informazio bulegoa ireki du Azpeitian

2022-03-21

Nagore Alkorta Azpeitiko alkatea eta Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia Azpeitiko Ekiola kooperatibako herritarren informaziorako bulegoan izan dira gaur goizean. Gaurtik aurrera, interesdunek kooperatibaren funtzionamenduari eta parte hartzeko baldintzei buruzko informazio zehatza jaso ahal izango dute bertan. Kooperatibistek kudeatu eta kontsumituko duten 0 kilometroko energia berriztagarria sortuko dute. Momentuz 300 familiak baino gehiagok adierazi dute proiektuarekiko atxikimendua.

Udaletxearen ondoko lokal batean dagoen bulegora egindako bisitan, Ansolak azpimarratu du oso garrantzitsua dela herritarrei arreta zuzena eta banan-banakoa ematea, energia kontsumitzaile hutsetik bere energia kudeatzera eta sortzera igarotzeko apustua egingo baitute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak