Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari jakinarazi dio lehenbailehen hartu behar direla neurri eraginkorrak eta zehatzak Ukrainako gerrak kaltetutako sektoreei laguntzeko

2022-03-21

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun Sailburuak, Idoia Mendia Bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko Sailburuarekin, Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburuarekin eta Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburuarekin batera, Ukrainako Gerrari Erantzuteko Planaren Konferentzia Sektorialean parte hartu du. Bilera horretan, Eusko Jaurlaritzak gatazkaren ondorioak arintzeko ezinbestekotzat jotzen dituen neurrien berri eman du. Horrez gain, Espainiako Gobernuari eskatu dio erakunde maila bakoitzean premiaz har ditzala gatazkak eragindako sektoreei laguntzeko neurri zehatz eta eraginkorrak, eta laguntzeko prest agertu da aldez aurretik beharrezko neurriak ezarri ondoren.

Horrela, Azpiazu Sailburuak neurrien eraginkortasuna bilatzeko eta neurri horiek dagokion mailan hartzeko eskatu du.

 

  1. Europako Banku Zentralaren zeregina nabarmendu du, hartu beharreko interes tasei buruzko erabakiei dagokienez.
  2. Europar Batasunarena, aurrekontu egonkortasunaren esparruari eta energiaren prezioak ezartzeari dagokionez.
  3. Espainiako Gobernuari, energiaren prezioari dagokionez.
  4. Era berean, Eusko Jaurlaritzak bere esku dauden neurriak premiaz

            hartuko dituela adierazi du.

 

Bestalde, Idoia Mendia Bigarren Lehendakariorde eta Lan eta Enplegu Sailburuak bi gai izan ditu hizpide:

  1. RED Mekanismoa: SEPErekin lanean ari dira, eta araudi berria

          onartzeko premia jakinarazi du, 47bis artikulua hain zuzen ere.

  1. Gizarte ekonomia: industria izaerako kooperatibentzako neurri zehatzak beharrezkoak dira, gerrak zuzenean eragingo dien enpresentzako funtsa iradokiz, Espainiako Gobernuak berariazko tratua eman behar baitu. Gainera, kooperatibek erresistentzia mekanismo propioekin egin zioten aurre pandemiari, ezin izan dira egoera horretatik errekuperatu, eta, beraz, krisi horrek eragindako arazo berriei begira, arreta espezifikoa merezi dute Espainiako Gobernuaren aldetik.

 

Azkenik, Tapia Sailburuak honako hauek azpimarratu ditu:

 

  1. Energiaren prezioaren arazoa konpontzea funtsezkoa da gure produkzio sektorearentzat, batez ere industria elektrointentsiboaren sektorearentzat. Neurri eraginkorrak, azkarrak eta sendoak behar dira. Gainera, erregaien prezioak eragin handia izaten ari da lehen sektorean, arrantzan eta nekazaritzan, erantzun arinak behar baitituzte. Une honetan, jarduera gelditu duten industriak aurkitzen ditugu.
  2. Garraioaren sektorerako neurriak berehala hartu behar dira, nahiz eta aldi baterako izan, martxoaren 29tik aurrera segurtasun-horizontea izateko, eta arreta berezia jarri behar zaie pertsona autonomoei.

  3. Errusiari ezarritako zigorren ondorioz arazoak dituzten enpresentzat hornidura alternatibak bilatzea eta industrian geldialdiak saihesteko alternatibak baloratzea.

  4. Funtsezkoa da baliabide berriztagarriak garatzea eta energia eraginkortasuneko jarduerei ekitea, energetikoki gero eta autosufizienteagoak izateko eta, aldi berean, elektrizitatearen prezioak murrizteko.

  5. Kobratzeke dauden edo arriskuan dauden enpresen egoera arintzen lagunduko duten finantza neurriak, bai eta merkatu horietan inbertsio gelditua egin duten enpresena ere, edo merkatu horietako ekoizpen lantegietan geldialdia egin duten enpresena, zirkulatzailearen tentsioa arintzeko eta epe laburrean bideraezinak izan ez daitezen.

 

 Gatazkak zuzenean eragindako enpresetan duen eragina arintzeko berehala hartuko dituen neurrien berri emango du Eusko Jaurlaritzak, bihar, Gobernu Kontseiluaren ostean.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak