Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Mexikorekin partekatuko du bere gobernu irekiaren «IREKIA» PLATAFORMA

2011.eko urriak 08

- «Gobernu Irekia» edozer herrialderen garapen ekonomikoa eta herritarren bizi kalitatea sustatzen dituen jarduera da.


- «Irekiak» ezagutza librearen Focus saria jaso du, eta munduko 3. Webgune onena da, Komunikazio Politikoaren Elkartearen El Molinillo argitalpenaren arabera.


Mexiko Hiria, 2011ko urriak 7.- «Mexikoren gobernu irekiaren eraikuntzaren bidean» nazioarteko mintegian izandako parte-hartzean, Nagore de los Ríos-ek Euskadik herritarrei informazio publikoa modu eraginkorrean eta euren onerako erabiltzen lagunduko dien plataforma birtuala sortzeko erabili duen sistema eskaini zien gobernu maila guztiei, bai eta Mexikoko dependentzia publikoei ere: Irekia.

Azken bi urteetan Euskadiko lehendakari Patxi López sare sozialetan jarraitzaile gehien dituen pertsona publikoetako bat bihurtu duen Nagore de los Ríos-ek jakinarazi zien Mexikoko funtzionarioei, herritarrei tresnak eta informazioa haiek eman ezean, «beste batzuk emango dizkietela».

Hark esan zuenez, «hobe da jendeari euren historia kontatzea», besteek estalgabetzea baino. «Alfonbraren azpian dagoen guztia atera egin behar da uneren batean», adierazi zuen.

De los Ríos-ek esan zuen, hurrengo asteetan, Argentinak bere gobernu irekiaren ataria aurkeztuko duela. Atari hori Euskadik gobernuaren datu-baseetan erraz eta modu ulergarrian sartzeko sortutako Irekia sisteman oinarritzen da.

Irekia-ren bidez ere, Euskadiko funtzionario guztien sare sozialekiko konexioa dago eskuragarri. Gainera, informazioa Ipad, Iphone eta gailu mugikorrentzako bideo formatuetan lor daiteke.

«Beste herrialdeek hobetzeko erabiltzea nahi dugu», jakinarazi zuen De los Ríos-ek.
Mintegiak María Marván Informazio Publikoa Eskuratzeko Institutu Federaleko ordezkariaren eta Eduardo Sojo Estatistikako eta Geografiako Institutu Nazionaleko presidentearen presentzia izan zuen eta, bertan, De los Ríos-ek Irekiak Euskadin izandako esperientzia azaldu zuen.

Orain dela urte gutxi sortutako, ezagutza librearen Focus saria jasotako eta, Komunikazio Politikoaren Elkarteko El Molinillo argitalpenaren arabera, munduko 3. Webgune onena bihurtutako Irekia Gobernu Irekiaren ataria erreferentzia da munduan.
Entzuleei uneoro kontagiatutako irribarrearekin, Nagore de los Ríos-ek adierazi zuen, herritarrak hurbiltzeko eta parte-hartzaile bihurtzeko ahalegina gobernuaren erakundeetatik etorri behar dela. Esan zuenez, herritarrak entzuteko eta euren bizi gatazka nagusiak konpontzeko interesa izan beharko lukete: horrela lortzen da garapena.

«Erraza da gobernatzea; orain, herritarrek zuzenean hitz egiten dizute Internet bidez», esan zuen Euskadiko funtzionarioak. «Zure gobernua arrakastatsua izatea nahi duzu? Orduan, irakurri (jendeak sare sozialetan dioena)», erantsi zuen funtzionario guztien aurrean.

De los Ríos-en arabera, batzuk mexikarrengan kritikatzen duten parte-hartze eskasa gobernua bere arazoak konpontzeko gai ez dela uste duen munduko beste edozer herritarrarenaren antzekoa da.

«Herritarrek zenbait gauza eskatzen badizkidate, ni gobernuko onena izango naiz, haiek entzuten baditut eta nahi dutena betetzen badut», adierazi zuen. «Jadanik ez da aditurik behar zure gobernuan gaizki dabilena jakiteko, aukera gehiago dago orain, jendea komunikatuta dagoenetik. Gauzak lau pareta artean erabakitzeko garaia amaitu da. Amaitu dira azterketen gisako hauteskundeak», esan zuen.

Izan ere, bere ustez, edozer gatazka mota konpontzeko, ekonomia- zein segurtasun krisiak badira ere, herritarren lankidetza behar da. Horrek hobe ulertuko ditu gobernuaren erabakiak berak aztertzen baditu. Nolanahi ere, De los Ríos-ek ere esan zuen, herritarren parte-hartzea lortzeko, «entzuten zaiela sinetsi behar dutela».

Seguruenik, esan zuen Nagore de los Ríos-ek, «hainbeste urtez ahaztuta sentitu ondoren, esan beharreko lehenengoa kexak izango dira, bai eta irainak ere».

Horregatik, etapa hori jasatea, entzutea eta adierazpena ahalbidetzea gomendatu zien gobernuei; izan ere, jarrera parte-hartzailea lortzeko transformazioak hobetzeko ideiak ekarriko ditu, denbora pasatu ahala.

De los Ríos-ek dioenez, Mexico Euskadiren eta Espainaren «aurretik dago» Informazio Publikoa Eskuratzeko Legea izateagatik, nahiz eta oraindik gobernu irekiaren proiektua sortzen aritu.

Nolanahi ere, beraientzako, legerik ez izatea ez da aitzakia; izan ere, Gobernu Irekiak ohituraren bidez soilik arrakasta duen jarduera da. «Borondatea da, ez legea izatea bakarrik», adierazi zuen.

«Hasieran gure agintariak hezi behar izan genituen, umeei hortzak garbitzen irakasten zaien bezala» oroitu zuen, eta sustatzaileek erresistentziei aurre egon beharko dietela eta herritarrak Internet zerbitzuen bidez entzuten direla zaindu beharko dutela adierazi zuen.

Andrés Hoffman-ek, ekitaldiaren moderatzaileak eta hori antolatu zuen Política Digital-eko zuzendariak, eskerrak eman zizkion Mexikoko Euskadiren Ordezkaritza Bulegoari, Nagore de los Ríos-en parte-hartzearengatik.

Mexikoko dependentzia eta estatu ezberdinetako funtzionarioak bildu egin ziren, gobernuetako, elkarte zibiletako eta derrigorrezko edozein pertsonaren informazio publiko guztia garapen ekonomikoaren motorra izatea lortzeko tresna eta urrats guztiak aztertzeko.

Izan ere, Informazio Publikoa Eskuratzeko Legea badu ere, Mexikon oraindik ez da sortu, gobernuak lortutako datuen bidez, bizi baldintza hobeak izateko beharrezko aldaketak garatuko eta eskatuko dituen herritartasun parte-hartzailerik. Horretan datza Gobernu Irekia.

Horixe onartu zuen María Marván-ek. Horren arabera, azken urteetan, Mexikon, «baliorik ez duten datu-baseak igo ditugu». Jakinarazi zuen 2012rako kontularitza-bateratzearen konpromisoa ez dela beteko. Hori Gobernuaren Kontularitza Lege Orokorraren onarpenarekin batera hartu zen, eta gobernuaren dependentziek erabiltzen dituzten datu-baseak arau estandarizatuak errespetatzea zuen helburu, informazioa partekatu ahal izateko, eta herritarrentzako erabilgarriagoa izan dadin.

Bere aldetik, Eduardo Sojo-k esan zuen, bere zuzendaritzapean, Estatistikaren eta Geografiaren Institutu Nazionalean (INEGI), sortzen duten informazio estatistikoaren hobekuntza lortu dutela.

Sojo-k informazioa zabaltzeko eta publikoa bihurtzeko beharraz hitz egin zuen; Institutuan Unitate Ekonomikoen Direktorio Estatistiko Nazionala garatu dutela azaldu zuen. Horrela, interesa duten guztiek eskolen, ospitaleen, kontsultategien eta haiek erregistratutako edozer negozioren datuak ezagutu ahal izango dituzte, doan.

INEGIren presidenteak adierazi zuen negozioak horri buruzko informazioaren arabera funtzionatzen duela: «Egin negozioa horrekin», eskatu zuen. Izan ere, esan zuenez, herritarrek datuak eztabaidatzeko eta ebaluatzeko aprobetxatzen badituzte, hobe erabaki dezakete dirua nola inbertitu, negozioa nola ireki edota non bizi.

Informazio gehiago izateko eta elkarrizketak kudeatzeko:

Alba Calderón
Tel. +52 55 52085886, Cel. +52 1 5526795427
infomexico@docorcomunicacion.com

8 iruzkin
  • @gtorresdive
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EBogadoTabacman: País Vasco comparte su plataforma de Gobierno Abierto "Irekia" al mundo http://t.co/mfEqUo3I http://t.co/mfEqUo3I

  • @gtorresdive
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @EBogadoTabacman: País Vasco comparte su plataforma de Gobierno Abierto "Irekia" al mundo http://t.co/mfEqUo3I http://t.co/mfEqUo3I

  • @EBogadoTabacman
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @gestionpublicav: País Vasco comparte su plataforma de Gobierno Abierto "Irekia" a México y el mundo http://t.co/UOfv19Ow #OpenData

  • @gestionpublicav
    2011.eko urriak 23

    Comentario de Twitter:
    País Vasco comparte su plataforma de Gobierno Abierto "Irekia" a México y el mundo http://t.co/UOfv19Ow #OpenData

  • @fegarc
    2011.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @gestionpublicav: País Vasco comparte su plataforma de Gobierno Abierto "Irekia" a México y el mundo http://t.co/UOfv19Ow #OpenData

  • @CarlosBrys
    2011.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    RT @gestionpublicav: País Vasco comparte su plataforma de Gobierno Abierto "Irekia" a México y el mundo http://t.co/UOfv19Ow #OpenData

  • @gestionpublicav
    2011.eko urriak 16

    Comentario de Twitter:
    País Vasco comparte su plataforma de Gobierno Abierto "Irekia" a México y el mundo http://t.co/UOfv19Ow #OpenData

  • @PIPEJGV
    2011.eko urriak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzak Mexikorekin partekatuko du bere gobernu irekiaren #Irekia plataforma http://t.co/XUO12gWo

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)