Arantxa Tapiaren iritzia Euskadiko ekonomiarentzat erabakigarria izango den astea dela eta

2022-03-20

Aste erabakigarria

Hilaren 29ra arte itxarotea beranduegi izan daiteke, eta denborarik galdu gabe arazoari erantzun behar zaio. Hala jakinarazi diet modu formalean gutun bidez Garraioetako ministroari, Industriako ministroari eta Nekazaritza eta Arrantzako ministroari. Bihar berriro hasiko da garraioaren geldialdia eta arazo logistikoak areagotu egingo dira.

Energia-larrialdian gaude, baina Espainiako Estatuan denbora aurrera doa erabakirik gabe. Bitartean, Frantzia, Italia, Portugal, Belgika edo Alemania bezalako estatuek zuzeneko laguntzekin erantzun dutela ikusi dugu.

Aste erabakigarria hasi da premiazko erabakiak hartzeko, baita Europako ekonomia produktiboak Euskadiko industriari eta lehen sektoreari zuzenean eragiten dion noraeza geldiarazteko neurri estrukturalagoen oinarriak zehazteko ere.

Neurriak aztertzeko Konferentzia Sektoriala eta Nekazaritzako Ministroen Kontseilua (astelehenean); Gobernu Kontseiluak onartuko dituen finantzaketa-tresnak (asteartean); Ministerioaren eta arrantza-sektorearen arteko bilera (asteazkenean); Europako Kontseilua Bruselan (ostegunean). Astean zehar Bruselak eta Madrilek hartutako erabakiak ezagututa, ostiralean Euskadiko Industria Koiunturaren Behatokia bilduko dugu, eta etorkizuneko ibilbide-orria definituko dugu Euskaditik aktibatu ditzakegun ekimen eta laguntza berriekin.

(gutuna atxikita)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak