Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Arriola Qatarko Udal Gaietako ministroarekin elkartu da, euskal enpresentzako merkatua irekitzeko

2011.eko urriak 07

Euskal ordezkariak pozik misioaren emaitzarekin

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua Bin Jassem Al Thani Hirigintza eta Udal Gaietako ministroarekin elkartu da. Ministroak interes handia erakutsi du euskal enpresarien ordezkaritzak aurkeztutako proiektuen inguruan, eta hitz eman du enpresarien ordezkaritzarekin elkarlanean jardungo duela bi herrialdeetako enpresen arteko harreman komertzialak estutzeko.

Iñaki Arriola buru izan duen ordezkaritza Bi3 enpresa-partzuergo berriko Gaia eta Eraikune klusterrek eta Tecnalia, Ormazabal, Ibermática, AH Asociados, Ikusi eta Jema enpresek osatzen dute.

Bidaian zehar, euskal ordezkariek bilerak egin dituzte Qatarko enpresa-erakundeekin, hala nola, Qatadiar Lusail eta Qatar Foundation eta herrialdeko enpresa publiko eta pribatu garrantzitsuenekin, eta harreman komertzialak ezartzeko aukerak aztertu dituzte. Arriola sailburuak euskal enpresa-ehunaren gaitasunak eta aukerak azaldu dizkie.

Qataridiar Lusail, Qatarko gobernuaren eraikuntza-enpresa da Enpresa hori duela 20 urte sortu zuten, Qatarrek eta Arabiar golkoak utziko duten oinordekotza kulturalaren eta geografikoaren adibide izango den XXI. mendeko hiri enblematikoa garatzeko. Hiria eraikitzen ari dira oraindik, eta beraz, aukera apartak eskaintzen ditu euskal enpresentzat.

Euskal enpresek osatzen duten Bi3 proiektuaren helburua da herrialde horretan gehiago garatzea, eta hangoen beharrei konponbide global bat eskaintzea, ezagutzaren, eraginkortasunaren eta garapen iraunkorreko esperientziaren bidez, merkatua benetan handia, garrantzitsua eta aukeraz betetakoa baita.

Ordezkaritza oso pozik agertu da bileren emaitzekin, Patxi López Lehendakariak egindako bidaiariaren harira ezarritako harremana sendotu egin baitute bilera horietan. Izan ere, han izan diren bitartean egindako bilera teknikoetan ezagutzak eta teknologiak partekatzeko hainbat proiektu adostu dituzte, eta enpresa talde batek erabaki du aurki Euskadira bidaiatzea enpresak eta proiektuak zuzenean ezagutzeko.

Sailburuarentzat funtsezkoa da euskal enpresak kanpora ateratzea eta merkatu berriak bilatzea, eta espero du epe laburrean lankidetza hori luzerako proiektu zehatzetan mamitzea.

Patxi Lopez Lehendakariak, ekonomia eta enpresa alorrean bilera garrantzitsuak izateko eta herrialde horietako gobernuen arduradunekin goi-bilerak burutzeko asmoz urtarrilean hasitako erakunde- eta enpresa-misioari jarraipena emateko antolatutako ordezkaritza batekin joan da Qatarrera sailburua.

Arriola sailburuaren bidaiaren helburu behinena izan da beraz, euskal enpresentzat merkatu berriak irekitzea, eta negozio-aukera gehiago sortzea, Qatarrek duen inbertsio-gaitasunagatik eta kokapen geoestrategikoagatik oso kontuan hartzekoa baita, ezbairik gabe.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)