URAk ireki berri du Alonsotegiko Azordoiaga errekastoa aire zabalera ateratzeko eta ingurunean uholde-arriskua murrizteko obra-proiektua idazteko lizitazioa

2022-03-18

 

  • 850 metrotan: estaldurapetik goraxeago dagoen puntu batetik hasita, errekastoak Cadagua ibaiarekin bat egiten duen punturainoko tartean
  • Lanak egiteko proposatutako epea 9 hilabetekoa da, eta 191.000 €-ko lizitazio-aurrekontua du, BEZa barne

Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoak, Alonsotegiko Azordoiaga erreka aire zabalera aterako duen eta uholde-arriskua murriztuko duen obra-proiektua idazteko lizitazioa egin du. 850 metrotako erreka-tarte batean: estaldurapetik goraxeago dagoen puntu batetik hasita, errekastoak Cadagua ibaiarekin bat egiten duen punturainoko tartean. Lanak egiteko 9 hilabeteko epea aurreikusi da, eta 191.000 euroko lizitazio-aurrekontua du, BEZa barne.

Aurretik egindako azterlan hidraulikoetan oinarrituta, Azordoiaga auzoan eman izan diren uholdeen arrazoia zein den egiaztatu da: errekaren urak auzotik lurpetik igarotzeko estalpeko ubidearen sekzio eskasa.

Orain, erreka tartearen egokitzapen hidraulikoa egiteko, eta 100 urteko errepikatze-denborako uholdeen aurkako babesa lortzeko proiektu bat idatzi nahi da: Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikorako Plan Hidrologikoan,  Uholde Arriskua Kudeatzeko Planean eta indarrean dagoen araudian ezarritako irizpideen arabera.

Beraz, Azordoiaga erreka aire zabalera ateratzeko eta eremu osoan uholde-arriskua murrizteko hainbat irtenbide aztertu beharko dira, baldintza hidrauliko eta estrukturalak kontuan hartuta, baita eremu horretan dauden zerbitzuak aztertuz ere. Helburuak lortzeko irtenbide egokia zehaztutakoan, hura eraikitzeko proiektua zehaztu beharko da, gauzatu beharreko jarduketak zehatz-mehatz definituz.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak