Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek esan du Jose Maria Aznarren hitzak «miserableak eta onartezinak» direla

2011.eko urriak 07

Herrizaingo sailburuak adierazpenok zuzentzeko eskatu dio

Espainiako presidente ohiari Rodolfo Aresek deitoratu du Aznarrek terrorismoaren aurkako borroka «beste behin» erabili izana, Gobernu sozialistari, alderdi sozialistari eta Eusko Jaurlaritzari eraso egiteko «manipulatuz eta gezurra esanez».  Herrizaingo Sailburuak ziurtatu du alderdi popularreko kideek nahiago dutela «borroka politikoa eta beren interes propioak defendatu, terrorismoa defendatzen lagundu baino».  Adierazpenak «miserableak eta onartezinak» izateaz gainera, Aresek «gaitzesgarritzat» jo ditu eta alderdi popularreko presidente ohiari zuzentzeko eskatu dio. Aresek bere agerraldia amaitu du gogoraraziz, Jose Maria Aznar Gobernuko presidente zenean «gai horretan beharrezkoak ez ziren erabakiak hartu zituela, baina beti alderdi sozialistaren babesa eta laguntza izan zuela».

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)