Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

#MendiaTopaketa ekimenaren barruan, Idoia Mendia, Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuak herritarren 20 galdera bozkatuenei erantzun die

2022-03-23

Idoia Mendia Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuak herritarrek Irekiaren webgunetik egin dizkioten galderei erantzun die, gaur arratsaldean, #MendiaTopaketa ekimenaren barruan. Ekimen honen prozedurari jarraituz, galderak otsailaren 18tik martxoaren 6ra bitartean egin ziren. 

Herritarrek kezka sortzen dieten gaien inguruko galderak planteatu dituzte, jarduera publikoari eta Gobernuari lotutakoak, eta Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburuak erantzuna eman die gehien bozkatutako 20 galderei. Berdintasuna, elkarrizketa soziala, lan-erreforma, enplegua eta prestakuntza eta lan-osasuna izan dira elkarrizketaren ardatza.

Gobernu Irekiaren taldeak sustatutako ekimena da, eta helburu du euskal herritarren eta Eusko Jaurlaritzako kideen arteko parte-hartzea eta interakzioa sustatzea.

 

Hautatutako galderak

 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @fco_granaino
    2023-03-04

    Comentario de Twitter:
    @iurkullu @DenisItxaso @DelGobPaisVasco @SubGobAlava @jerkoreka #Topateka
    3/
    https://t.co/9NZlFWSzshhttps://t.co/RSaCZQd8Va

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)