qrcode

Lanbidek 500.00 euro erabiliko ditu ordainketa bakarreko prestazioa jasotzen dutenentzako Gizarte Segurantzako kuotak finantzatzeko (Gobernu Bilera 2022-3-15)

2022-03-15

Gobernu Kontseiluak Lanbideko Administrazio Kontseiluaren erabaki bat berretsi du; horren bidez, 500.000 euro esleitu dira 2022an langabezia-prestazioa ordainketa bakarrean jasotzen duten pertsonen Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeko dirulaguntzak finantzatzeko. 

2021eko deialdian, lan elkartuko kooperatibetan edo lan-sozietateetan bazkide langile gisa sartu ziren, edo langile autonomo gisa eratu ziren 538 langaberen kuotak diruz lagundu ziren, 161.500 euroko aurrekontua gauzatuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko