Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak aurtengo Arau-plana argitaratzea onartu du (Gobernu Bilera 2022-3-15)

2022-03-15
  • Plana Irekia gardentasun-atarian argitaratuko da, herritarren informazioa, lankidetza eta parte-hartzea bermatzeko 

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du 2022rako aurreikusitako Urteko Araugintza Plana argitaratzea. Planak jasotzen ditu aurten Jaurlaritzako sail bakoitzak Gobernu Kontseiluan onartzeko aurkeztuko dituen arau-ekimenak (Lege-aurreproiektuak eta Dekretuak). 

Plana Irekia gardentasun-atarian argitaratuko da, herritarren beharrezko informazioa, lankidetza eta parte-hartzea bermatzeko. 

2022ko URTEKO ARAUGINTZA PLANA 

  1. LEHENDAKARITZA 
  • Dekretu-proiektua, 12/2019 Dekretua, urtarrilaren 29koa, Kanpo-harremanen eremuan gazteak prestatzeko bekak arautzekoa aldatzen duena.
  • 23/2022 Dekretua, otsailaren 15koa, 2030 Agenda Bonuen Programa izeneko dirulaguntzak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloko prestakuntza-bekak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Zeharkako Lankidetza Proiektu Traktoreak diseinatzeko laguntzak arautzen dituena, Euskadi 2030 ZTBPren zeharkako ekimen traktoreen esparruan jasotako eremuetan. 
  1. SEGURTASUN SAILA 
  • Lege-aurreproiektua, suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak arautzen dituena.
  • Lege-aurreproiektua, datu pertsonalak babesteko.
  • 19/2022 Dekretua, otsailaren 8koa, zeinaren bidez aldatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan jokoaren erregelamendu orokorra onesten duen dekretua.
  • Dekretu-proiektua, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoaren egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Ertzaintzaren fakultatibo eta teknikoen eskala arautzeari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Poliziaren espezialitateak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia aldatzeko/onartzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Ertzaintzako kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena aldatzen/onartzen duena. 
  1. LAN ETA ENPLEGU SAILA 
  • Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemaren Lege-aurreproiektua.. Euskal Enplegu Sistemaren Lege-aurreproiektua
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez bigarren aldiz aldatzen baita Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Dekretua.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko laneko hitzarmen eta akordio
  • kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Kooperatiben Erregistroaren antolaketa eta funtzionamenduaren Erregelamendua onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, kooperatiben arloko zehapen-prozedura arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, prebentzio zerbitzuek Euskal Autonomia Erkidegoan burutzen dituzten jarduera sanitarioak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta enplegu-agentzien artean enplegu-zerbitzua emateko hitzartutako ekintza arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzeko, enpresa horietan sartzeko prozedura ezartzeko eta enpresa horiek erregistratzeko arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onartzeko Dekretua bigarrenez aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunarekin loturiko programak eta zerbitzuak eta enplegu zentro berezien Euskal Erregistroa arautzen dituen Dekretua aldatzen duena. 
  1. GOBERNANTZA PUBLIKOA ETA AUTOGOBERNU SAILA 
  • Gardentasunaren eta herritarren parte-hartzeari buruzko Lege-aurreproiektua
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoari buruzkoa.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Erakundeen Erregistroa arautzeko dekretu-proiektua.
  • Euskadiko toki-erakundeetan hizkuntza ofizialen erabilera instituzionala eta administratiboa normalizatzeari buruzko azaroaren 19ko 179/2019 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua
  • Dekretu-proiektua, herritarrei arreta integrala eta kanal anitzekoa ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoen bidez eskuratzekoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate Zibilen Erregistroaren Erregelamendua onartzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego berezietako eskalen funtzioak ezarri eta espezialitateak arautzeko dena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioentzat gordetako lanpostuen ordainsari osagarriak arautzen dituen apirilaren 12ko 79/2005 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
  • Dekretu-proiektua, euskal sektore publikoko enplegatu publikoentzako telelanari buruzko akordioa onartzeko dena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak kudeatzeko eredua arautzen duen martxoaren 10eko 36/2020 Dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.
  1. EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
  • Energia Trantsiziorako eta Klima Aldaketarako Lege-aurreproiektua
  • 14/2022 Dekretua, urtarrilaren 25ekoa, zeinaren bidez aldatzen baita SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren estatutuak onartzeko dekretua eta indargabetzen baitira Elkartek eta Hazitek programak arautzen dituzten aginduak.
  • Dekretu-proiektua, segurtasun industrialaren arloko profesionalen kualifikazioari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, energiaren informazioa eta gardentasunari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko energia berriztagarrien lurralde-plan sektoriala onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, energia eolikotik energia elektrikoa sortzeko instalazioen baimena arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, nekazaritzatik eratorritako nitratoek urak kutsatzeari buruz Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia eguneratu eta bateratzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan urpeko jarduerak eta urpekaritzako lanbide-jarduera baimendu eta kontrolatzeko baldintzak ezartzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, arrantza ikuskaritzarena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan elikagaien hurbileko salmenta arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Genetikoki Eraldatutako Organismoak kontrolatzeko Biosegurtasunaren Euskal Batzordea sortzen duena, genetikoki eraldatutako organismoak konfinatuta erabiltzeko eta nahita askatzeko baimenak komunikatzeko eta eskatzeko prozedura arautzen duena eta Genetikoki Eraldatutako Organismoen Baimen eta Komunikazioen Erregistroa sortzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoan abereen ongizaterako eta abeltzaintzako ustiategien eta instalazioen antolamendu zooteknikorako baldintza higieniko sanitarioak arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, sasoikako langileentzako ostatuen baldintzak ezartzeko eta ostatuen erregistroa arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 81/2015 Dekretua, ekainaren 2koa, Euskal Herriko abere-arraza autoktonoak kontserbatu, hobetu eta sustatzekoa eta animalia-arrazak sustatzen dituzten entitateak arautzekoa aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 2021-2027 aldirako Euskadiko Landa Garapeneko Programan aurreikusitako laguntzen esparru-araudia ezartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, etxeko hondakinen balorizazio energetikoaren ondoriozko zepak balorizatzeko jarduerei aplikatu beharreko araubide juridikoa ezartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, hondakinak hondakindegietan iltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Izki Naturagune Babestuaren, Parke Naturalaren, Kontserbazio Bereziko Eremuaren eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren natura-baliabideak antolatzeko bigarren plana onartzen duena eta Izki Parke Naturalaren eta haren babes-zona periferikoaren mugak aldatzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Natura 2000 sareko Hegaztientzako Babes Bereziko Eremua, Kontserbazio Bereziko Eremua eta Parke Naturala (Valderejo) den Valderejo-Sobrón-Árcenako mendilerroa Naturagune Babestuko Natura Baliabideen Antolamendurako bigarren Plana onesten duena.
  • Dekretu-proiektua, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Arautzeko Egitamua aldatzeko dena.
  • Dekretua eta Agindua aldatzea, Eraikuntza- eta eraispen-hondakinei eta lurrak berrerabiltzeko eta balorizatzeko irizpideei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, EAEn iraunkortasunerako hezkuntza sustatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Hiri Erabilerako Uraren Ziklo Integralaren Esparru Erregelamendua onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Komunitateko konpostaje-instalazio eta -jardueren araubide juridikoa eta baldintza teknikoak ezartzen dituena.
  1. EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
  • Finantzen Euskal Institutuaren Lege-aurreproiektua.
  • Diru-laguntzen araubidea arautzen duen Lege-aurreproiektua.
  • 2023-2026 Euskal Estatistika Planaren Lege-aurreproiektua.
  • Dekretu proiektua, Euskadiko Ondareari buruzko Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena.
  • Dekretu proiektua, EAEko aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduera antolatu eta gainbegiratzekoa.
  • 21/2022 Dekretua, otsailaren 8koa, 2022ko ekitaldirako zorpetze-eragiketak egitea erabaki eta baimentzen duena.
  • Dekretu proiektua, 2022ko urteko estatistika-programa onartzeko dena.
  • Dekretu proiektua, EAEko higiezinen kredituko bitartekarien eta higiezinen mailegu-emaileen baimena eta erregistroa eta horiek gainbegiratzeko eta zehatzeko eginkizunak arautzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen arloan zenbait dekretu aldatzeko dena. 
  1. HEZKUNTZA SAILA
  • Euskadiko Hezkuntza Lege-aurreproiektua.
  • Lege-aurreproiektua, "José Uruñuela" Dantza Kontserbatorioa ikastetxe publikoetan integratzeko hitzarmena sinatzeko baimena ematen duena, eta Kontserbatorio publiko berria sortzeko dekretu-proiektua.
  • Dekretu proiektua, unibertsitateaz kanpoko Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundearen (ISEI) sorkuntza arautzen duen dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Urrutiko Prestakuntzako Euskal Institutuaren antolamendu, funtzionamendu eta autonomia ezartzen duen ekainaren 19ko 93/2018 Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 1/2018 Dekretua, urtarrilaren 9koa, ikasleak onartzeko eta eskolatzeko prozedura arautzen duena hezkuntza-arloko eskumena duen sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetan nahiz itunpeko ikastetxe pribatuetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Oinarrizko, Erdi-mailako eta Goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketetan), baita oinarrizko lanbide heziketa ematen duten udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan ere, aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, otsailaren 3ko 21/2009 Dekretua aldatzeko dena (21/2009 Dekretua, otsailaren 3koa, Euskal Autonomia Erkidegoan unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituena).
  • Dekretu-proiektua Haur Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
  • Dekretu-proiektua Oinarrizko Hezkuntzako curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
  • Dekretu-proiektua Batxilergoko curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, 289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, aldatzeko dena (289/1992 Dekretua, urriaren 27koa, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomi Elkartean “Musika-Eskola” irelako arautu gabeko berariazko musika-irakaskuntzarako ikastetxeak sortu eta jardunean jartzeko balio izango duten oinarrizko arauak ezartzen dituena).
  • Dekretu-proiektua, Ikastetxe ez unibertsitarioen zuzendaritza taldeak hautatzeko prozedura arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, hezkuntza-sistemari laguntzeko oinarrizko egiturak eguneratzen dituena, horien antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena eta lanpostuen zerrenda onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, ospitaleko eta etxeko hezkuntza-arretarako eta arreta terapeutiko-hezigarrirako lurralde-zentroen lanpostuen zerrenda arautzen duena.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleek hezkuntza-sistema inklusiboaren esparruan aniztasunari eman beharreko erantzunari buruzko Dekretu- proiektua.
  • Dekretu-proiektua, ikusteko desgaitasuna duten ikasleen hezkuntza-inklusiorako baliabide-zentroen lanpostuen zerrenda arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Ingurune estrategikoen bultzatze eta garatzea “TKGUNE” Programaren erregulazioaren bitartez.
  • Dekretu-proiektua, zeinaren bidez azaroaren 10eko 211/2015 Dekretuaren eranskina aldatzen duena, lan-esperientziaren bidez edo prestakuntzarako bide ezformalen bidez eskuratutako lanbide-konpetentziak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura eta antolamendua ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan, prozeduran parte hartzeagatik aholkulariei, ebaluatzaileei eta ebaluazio-batzordeei eman beharreko konpentsazio ekonomikoak ezartzen dituena.
  • Lanbide Heziketako Euskal Kontseilua arautzen duen Dekretu-proiektua.
  • Dekretu-proeiktua, 46/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratuak arautzen dituena, aldatzeko.
  • Dekretu-proiektua, Etorkizuneko Ikasketen Euskal Institutua sortzen eta lanpostuen zerrenda onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Talentuaren Euskal Institutua sortzen eta lanpostuen zerrenda onartzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Ikaskuntza Birtualen eta Digitalizatuen Lanbide Heziketako Zentro Integratua sortzen duena.
  • Dekretu-proiektua, lanbide-heziketako eredu konbinatuan espezializatutako
  • Berrikuntza Aurreratuaren Kudeaketan Espezializatzeko Programak arautzen dituen Dekretu-proeiktua.
  • Euskal Herriko Unibertsitatearen estatutuak aldatzeko Dekretu-proiektua.
  • Dekretu-proiektua, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak ematen dituen titulazio ofizialak lortzeko unibertsitate-ikasketen esperimentaltasun-mailak zehazten dituena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Itunpeko Ikastetxe Pribatuetako Hezkuntza-Itunen Araubidea eta Ordainketa Eskuordetuaren Sistema Arautzen dituen Dekretu berria.
  • Dekretu-proiektua, Hezkuntza sailak finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateak ez diren ikastetxe publikoetako ikasleen eskola garraioa arautzen duen dekretua aldatzea.
  1. LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA 
  • Kable bidezko garraioaren Lege-proiektua (GKE 2022/02/08)
  • Euskadiko mugikortasun jasangarriaren Lege-aurreproiektua.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Etxebizitza legez okupatzeko eskubide subjetiboari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Kreditu-erakundeen eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren arteko etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko finantza-landideztakoa, eta etxebizitzaren arloko erregelamendu-xedapenak aldatzekoa.
  • Dekretu-proiektua, Hirigintza estandarrak arautzen dituena.
  1. OSASUN SAILA
  • Euskadiko Osasun Publikoaren Lege-aurreproiektua.
  • Osasun Saileko Aholku Kontseiluen araubideari buruzko maiatzaren 24ko 121/2015 Dekretua aldatzeko edo ordezteko dekretu-proiektua.
  • Kontsumo publikoko edateko uren fluorazioari buruzko martxoaren 1eko 49/1988 Dekretua indargabetzen duen dekretu-proiektua.
  • 1/2016 Legea ez betetzeagatik ezarritako zehapenak ordezteko sistema arautzen duen dekretu-proiektua.
  • Kontsumoko Uren uztailaren 16ko 178/2002 Dekretua aldatzeko edo ordezteko dekretu-proiektua.
  • Erabilera kolektiboko igerilekuen osasun-araudia onartzen duen otsailaren 18ko 32/2003 Dekretua aldatzeko edo ordezteko dekretu-proiektua.
  • 17/2022 Dekretua, otsailaren 1ekoa, Profesional Sanitarioen Euskal Erregistroarena.
  • Osasun-publizitatea arautzen duen urriaren 15eko 550/1991 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua.
  • Adikzioei buruzko informazio-sistema sortzen duen dekretu-proiektua.
  • Eutanasiaren Erregistro Ofizialari buruzko dekretu-proiektua.
  • Sortzetiko Anomalien Erregistroari buruzko dekretu-proiektua.
  • 34/2012 Dekretua, martxoaren 6koa, EAEko osasun-prestakuntza espezializatuko sistema antolatzen duena aldatzen duen dekretu-proiektua.
  • Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioaren dekretu-proiektua.
  • Osasun Saileko osasun-zerbitzuak ituntzeko oinarriak ezartzen dituen apirilaren 8ko 77/1997 Dekretua aldatzeko edo ordezteko dekretu-proiektua.
  • Haurren Hortzak Zaintzeko Programa (PADI) osasun-zerbitzuez hornitzeko dekretu-proiektua.
  • Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroa sortu eta arautzen duen azaroaren 4ko 270/2003 Dekretua aldatzeko edo ordezteko dekretu-proiektua.
  • Azaroaren 28ko 500/1995 Dekretua aldatzen duen dekretu-proiektua, botikinak baimentzeko prozedura eta haien funtzionamendu-araubidearen baldintzak ezartzen dituena.
  1. BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
  • Haurren eta nerabeen eskubideei buruzko Lege-aurreproiektua.
  • Garapenerako Lankidetzaren Lege-aurreproiektua.
  • Dekretu-proiektua, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, haur eta gazteen aisialdiko hezitzaileak trebatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdi jardueretako begirale eta zuzendariak trebatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautzen duen Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, deribazio judizialaren bidezko Familia Elkarguneak arautzen dituen uztailaren 1eko 124/2008 Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua: espetxe-arloko lanaren eta ikerketaren "Francisco Javier Gomez Elosegui" saria sortu eta arautzeari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman itun sozialaren araubidea eta hitzarmenak arautzen dituena.
  • Dekretu-proiektua, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko Erakundeen Errolda sortu eta haren funtzionamendua arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuen finantzaketan ordaintzera behartuta dauden pertsonen parte-hartzea arautzen duena.
  • Dekretu-proiektua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Arreta Pertsonalizatuko Planari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Fitxa Sozialari eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gizarte-diagnostikoa egiteko tresnari buruzko maiatzaren 28ko 353/2013 Dekretua aldatzen duena.
  • Dekretu-proiektua, adinekoentzako ostatu-zerbitzuei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, etxeko indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako informazioa eta arreta emateko zerbitzuarena.
  • Dekretu-proiektua, Bonu termikoari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko uztailaren 30eko 126/2019 Dekretua berrikusten duena.
  • Dekretu-proiektua, 14 urtetik beherako seme-alabak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzei buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, familia-bitartekaritzako zerbitzu integralari buruzkoa.
  • Dekretu-proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko etorkinen integrazio eta partaidetza sozialerako Foroa sortzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako programetarako laguntzak arautzen dituena.
  • Genero-arloko aukera-berdintasunaren arloko zenbait dekretu aldatzen dituen dekretua, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren egitura organiko eta funtzional berrira egokitzeko.
  1. KULTURA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KIROLA SAILA
  • 6/2022 Dekretua, urtarrilaren 11koa, Euskal Kultura Ondarearen Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroari buruzkoa.
  • Oinarrizko Babeseko Kultura Ondasunen EAEko Erregistroa sortzeko Dekretu-proiektua.
  • Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko, azaroaren 9ko, 297/2010 Dekretua bigarren aldiz aldatzeko Dekretu-proiektua.
  • Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzen duen, urriaren 16ko, 222/2012 Dekretua aldatzen duen Dekretu-proiektua.l
  • Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzeko Dekretu-proiektua.
  • EAEko kultura ondasun immaterialaren inbentarioa egiteko prozesua, haren egitura eta irispidea ezartzen duen Dekretu-proiektua.
  • Erakundeen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapena ebaluatu eta aitortzeko sistema arautzen duen Dekretu-proiektua. 
  1. TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen estatutuaren Lege-aurreproiektua.
  • Dekretu-proiektua, 2012ko maiatzaren 22ko 81/2012 Dekretua, bidaia-agentziei buruzkoa, bigarrenez aldatzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Euskal kultura ondareko elementu katalogatuen barneko turismo-gidariaren jarduna gaitzeko dena.
  • Dekretu-proiektua, Hotel-establezimenduei buruzkoa.
  • Turismo aktiboa arautzen duen dekretu-proiektua.
  • Bigarren eskuko ibilgailuen salerosketan kontsumitzaileen informazio-eskubidea arautzen duen Dekretu-proiektua.
  • Balio akademiko ofiziala duen titulu bat lortzera bideratzen ez duten irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe pribatuetako erabiltzaileen informaziorako eta interes ekonomikoen babeserako eskubidea arautzen duen Dekretu-proiektua.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko