Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gemma Zabaleta sailburuak adierazi du enpresek balio etikoetan oinarritutako kudeaketa egin behar dutela

2011.eko urriak 06

Enpresen erantzukizun sozialak ekonomia berriaren eta enpleguaren paradigma berriaren ardatz izan behar duela adierazi du gaur Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak. Azpimarratu duenez, euskal enpresek balio etikoetan oinarrituta kudeatu behar dute jarduna, eta enpresa horiek enpresaburuen zein langileen arriskupeko eta antolamenduaren malgutasunean eta gardentasunean oinarritutako proiektutzat hartu behar dira.

Sailburuak San Prudentzio Lan Fundazioaren 2011ko sariak emateko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek. Sari horien bidez, enpresa-praktika egokiak saritzen ditu Fundazioak.

Zabaletak harreman soziolaboralei ekiteko modu berri bat aldarrikatu du, "ez, ordea, liskarretik abiatuta, lankidetzatik abiatuta baizik". "Enpresen lehiakortasuna eta arrakasta lortzeko, lan-duintasunaren ikuspuntutik bidezkoak ez diren lan-baldintzetatik edota enpresaren etorkizuneko aukera ekonomikoak itotzen dituzten planteamendu maximalistetatik urrundutako oinarrietara jo beharra dago".

Sailburuaren arabera, inoiz ez da hain garrantzitsua izan "enpresaren kulturan denok irabazi ala denok galduko dugun ideia finkatzea".

Eta harreman soziolaboralei ekiteko modu berri hori hurrengo Enpresaren Erantzukizun Sozialaren Plan Estrategikoan zehaztu eta babestuko da. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila ari da plan horretan lanean, eta urtea amaitu aurretik argitaratuko da. Planak gardentasunarekin, malgutasunarekin, segurtasunarekin, lan-arloko osasunarekin, eta lan-bizitza eta bizitza pertsonala uztartzeko ahaleginarekin zerikusia duten hainbat ekimen bilduko ditu. "Balio etikoagoetan oinarritutako ekonomia batean erantzukizun handiagoa izango duen enpresa baten paradigma osatzen duten alderdiak dira", azpimarratu du Zabaletak.

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2011.eko urriak 07

    Comentario de Twitter:
    Berriak, "La consejera Gemma Zabaleta aboga porque las empresas gestionen desde valores éticos" http://t.co/ssbtlRNg #noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)