Trantsizio Energetikoari eta Klima-Aldaketari buruzko Lege-aurreproiektua. Jendeaurreko informazioaren izapidea. Ondorioak

2022-03-14

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, lege-aurreproiektua egin aurretik, aldez aurreko kontsulta publikoa egin behar da, administrazioaren web-atarien bidez (kasu honetan, www.euskadi.eus eta Irekia atarien bidez egin da aldez aurreko kontsulta publikoaren izapidea), etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde adierazgarrienen iritziak jasotzeko.

Eskertu egiten dira Irekia atariaren bidez nahiz entzunaldiko eta jendaurreko informazioko izapidearen bidez jasotako ekarpenak.

Ekarpenak entzunaldiaren eta jendaurreko informazioaren izapidearen ondoren aztertu eta baloratuko dira.

Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, araua idazteko prozedura izapidetzen jarraituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan