JAURLARITZAK ESKERRAK EMAN DIZKIE BIDASOAKO URETAN DESAGERTUTAKO PERTSONAREN BILA IBILI DIREN PERTSONA GUZTIEI
Vitoria-Gasteiz, 2022/03/13
Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asiloko zuzendariak eskerrak eman dizkie atzo, larunbata, Irunen Bidasoa ibaia igerian zeharkatu nahian ari zenean desagertu zen pertsonaren bila azken bi egunotan inplikatu diren guztiei. Legarretak azpimarratu duenez, desagertutako pertsona bilatzeko lanei bihar, 08:00etan ekingo zaie berriz.
Atzo arratsaldeko seiak aldera jaso zen Saharaz hegoaldeko beste bi pertsonarekin batera ibaia zeharkatuz mugaren beste aldera iristen saiatzen ari zenean pertsona bat desagertu zela jakinarazi zuen abisua, eta ordutik Eusko Jaurlaritzako larrialdiei aurre egiteko teknikari batek koordinatu ditu mugaren alde honetan Ertzaintza, Gurutze Gorria eta Guardia Zibila pertsona hori aurkitzeko egiten ari diren lanak.
Bai Migrazio eta Asiloko zuzendariak bai JoséAntonio Fernández 112ko eta Babes Zibileko teknikariak, bilaketa-operatiboa koordinatzen ari denak, erreskate-taldeek izan dituzten zailtasunak azpimarratu dituzte gaur igandea: tenperatura oso hotzak, ur-emari ugaria eta marea biziak.Desagerpenaren abisua 18:02an iritsi zen 112ra, eta itsasbehera 18:22an izan zen.
Gogorarazi behar da 2021eko azaroan, Bidasoa zeharkatu nahian ari zen azken migratzailea hil zenean, bere gorpua ez zela agertu ito eta bederatzi egunera arte.